super amara Bera Berak eta Balonmano Zuazok Euskal Kopako final berri batean elkar ikusiko dute maiatzaren 15ean, ostegunean 19,30etatik aurrera Elgoibarko Olaizaga kiroldegian.
Zilarrezko mailako taldeak kanporatuz iritsi dira bi taldeek finalera. Zuazo 22-30 nagusitu zen Lauko Ermuko Errotabarri taldearen aurka eta super amara Bera Berak bigarren taldearen aurka jokatu behar izan zuen Bidebietan (13-43). Ondorioz, donostiarrek lehen taldearekin lehiatuko du finala etzi Elgoibarren, Costa del Sol Málagaren aurkako finalerdia, maiatzaren 21ean izango dena, prestatzeko ere baliatuko duena.