Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola Ligako finalerdia badu datarik. Aurreko denboraldian bezala, super amara Bera Berak eta Costa del Sol Malagak finalean leku bat lortzeko lehiatuko dute. Lehen partida Donostian izango da (Gascan, 20,30etan) eta itzulerakoa Malagan (maiatzaren 24an, larunbata). Berdinketa hausteko sistema da aldatu da aurten, hau da, etxetik kanpo sartutako golak gailentzen dira.

Bera Berak egun hori baliatuko du datorren urtean taldean jarraituko ez duten jokalariak agurtzeko, bereziki Alba Menéndez eta Esther Arrojeria, elitean 16 eta 13 denboraldi bete ostean, eskubaloia uztea erabaki dutelako. Hau da, partida eta kanporaketak suposatzen duenaz haratago, pisuzko arrazoi bat maiatzaren 21ean Gascara gerturatzeko.

Final-laurdenetan super amara Bera Berak KH7 BM Granollers gainditu du 67-63ko globalarekin, eta orain arte bi partidetara, gol gehien eman den kanporaketa da. Costa del Sol Malagak, bere aldetik, Rocasa kanporatu zuen (41-36), Teldek gol batez galdutako partidari buelta emanda. Hortaz, iaz hain estu egon zen finalerdia errepikatuko da. super amara Bera Berak 22-21 irabazi zuen Gascan, 28-27 galdu zuen Carranquen eta berdinketa hausteko 4-5 gainditu ziren donostiarrak.

Denboraldi honetan, bi taldeek ligan bakarrik ikusi dute elkar, super amara Bera Berak Gascan berdindu zuen (25-25) eta El Carranquen gol bakar batez galdu (24-23).

Beste finalerdia osatzeke dago oraiindik, izan ere, asteazkenean Conservas Orbe Zendal Porriñok Atticgo BM Elche hartuko du, elxetarrek kanporaketa bideratuta dutelarik (32-21). Partida horren zain, Mecalia Atlético Guardés dago, Caja Rural Valladolid gainditu zuena larunbatean A Sangriñan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores