Bera Bera

Select your language

super amara Bera Bera Autocares Davidekin abiatu da gaur goizean Granollersera, izan ere, bihartik aurrera titulurako play-offa hasiko du, final-laurdenetako joaneko partidarekin. KH7 BM Granollers izango da aurkaria kopako formatu tipikoan jokatuko den lehen kanporaketa honetan, hau da, golen aldearekin erabakiko dena.

Azken partidetako bolada garailearekin jarraitu nahi du Donostiako taldeak. Ibilbide hori Granollerseko Palau d 'Esportsen bertan hasi baitzuen Kopako final-laurdenetan, martxoaren 14an, Rocasaren aurka, eta hamar garaipen jarraian kateatu ditu. Kopako hiru horiek eta zazpi gehiago Ligan, apirilaren 26an leku horretan lortutakoa barne (26-32).

Baina final-laurdenetako kanporaketako lehen partida horrek “ez du zerikusirik” Ligakoarekin, “ez da erreferentzia” Alba Menendez kapitainaren iritziz. “Denboraldiko une garrantzitsuenetako bat iritsiko baita Ligan” gaineratu du. Albokoak uste du “ligako partidako puntu positiboak hartu behar direla”, baina ere berean taldea ohartarazi du, uste baitu “Granollers hasieratik oso indartsu aterako dela”. Bere taldea fase honetara “aukera handienekin, joko oso argiarekin eta une onean” iritsi dela uste du profesional gisa azken partidak jokatzen ari den Menendezek.

Granollersen posizio guztiak nabarmentzen ditu kapitainak. “Lehen lerroa oso indartsua da, hegaleko azkarrak, kontraerasoan ondo ateratzen direnak, pibote bat (Polonio), mugikortasun handikoa, atezain ona eta jende gaztea”. “Kanporaketa da, baina han irabazi nahi dugu, itzuliko partida lasaiagoa izango du” iritzi dio kapitainak.

Lucia Pradesek, berriz, partida handiak jokatu ditu Palaun, bai Kopan, bai Ligako azken norgehiagokan, eta horrek “sentsazio onak” ematen dizkio. Atezainak uste du “Granollers oso talde ona da”, lerro guztietan indarguneak dituena. Hala ere, berak ere ondo ikusten du taldea, baina ohartarazi duenez, “gure bertsiorik onena eman behar dugu, ezin gara segundo batez ere erlaxatu, eta % 100ean egon behar dugu”.

Prades oso sasoi onean dago gaur egun, Kostic bezala, larunbatean partida bikaina jokatu baitzuen serbiarrak. “Biok bikote ona osatzen dugu, oso ondo konpontzen gara eta oso ondo ulertzen dugu elkar; biok gure onena emango dugu kanporaketa gainditzeko”.

Roland Sanchez eta Josep Millan bikote kataluniarrek zuzenduko dute partida.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores