Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak eta HSG Blomberg-Lippek European Leagueko multzoen fasea jokatuta eta final-laurdenak lortu izana, Europako bigarren txapelketa honetan lortutako helburuak bete egin dituzte, halera, biek hala biek maiatzaren 3-4an burutuko den Grazeko (Austria) lauko finalera iritsi nahi dute.

Ipar Renania-Westfaliako talde hau modan dago Alemanian. Europako arrakastari Kopako finala gehitu behar zaio, non ezin izan zuen Ludwigsburg lider gainditu, joan den denboraldian Txapeldunen Ligako finalista izan zena. Erreferentzia gisa, HSG Blomberg-Lippek finalerdietan HSG Bensheim/Auerbach Flames (25-27) gainditu zuen, super amararen aurkaria multzoen fasean. Eta atzo, Thüringer indartsuari irabazi zion (36-31) ligako hirugarren postura salto egitera baliatu zuena (averagea irabazita dauka) eta Borussia Dortmundekin bat egin zuen, nahiz eta talde honek partida bat gutxiago duen. Blombergek porrot bakarra darama ligako azken 10 partidetan, eta European League-n, berriz, partida bakarrean eman du amore, Fernandes eta Cavoren MKS Zaglebie Lubin aurka (29-27) alegia.

Gure inguruarentzat, Blomberg-Lippe taldeko jokalaririk ezagunena Ona Vegué kataluniarra da, ezker hegalekoa Guerreras selekziokoa, protagonismo handia duena bere taldean. Blombergek lehen lerroan kalitate handia du, azpimarratzekoak dira ezker hegala, Nieke Kühne (50 gol) eta eskuin hegalekoa, Laetitia Quist (47), multzoen faseko lau golegile nagusien artean. Elke Karsten bosgarrena da (43). Andrea Jacobsen erdiko atzelari islandiarra da taldea zuzentzen duena, bi albokoak ondo defendatuta egonez gero erantzukizuna bere gain hartzeko zailtasunik ez du. Laura Rüffieux da pibote titularra. 29 urte ditu, eta bere indar eta mugikortasunagatik nabarmentzen da. Hegaloekoek berebiziko garrantzia dute talde honetan, kontraerasora bikain ateratzen direlako. Veguéz gain, Alexia Hauf kokatzen da leku horretan. Eta eskuinaldean, Judith Tietjen eta Amber Verbraeken (Herbehereak). Zoe Ludwig alemaniarrak eta Tina Stanojevic serbiarrak maila altua bermatzen dute atepean. Ordezko gisa, Hoberg (daniarra) eta Lisa Frey (suitzarra) central gisa, Mühlner pibote alemaniarra eta Magnusdottir alboko islandiarra nabarmentzen dira.

super amara Bera Berari bezala, HSG Blomberg-Lipperi kosta egin zaio talde fasera iristea, eta orain amets bat bizi du. Bi saiakera izan ziren, 20-21 eta 21-22 denboraldietan eta bietan Q3an erori zen.

Gasca jendez gainezka egongo da igandean (18etan) kanporaketa hartzen. Alain Rauchs eta Philippe Linster bikote luxenburgotarrak zuzenduko duen joaneko partida, eta Jamila Boulhimsse frantziarra izango da EHFren ordezkaria. Itzuliko partida Lemgoko Phoenix Contact Arenan izango da – Blomberg-Lippek Europakoa hemen jokatzen ditu -, martxoaren 30ean (16etan).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores