Eskubaloiko Erreginaren Kopako azken fasea 2026an itzuliko da Donostiara, ziurrenik martxoan. Granollerseko finalean, Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol foru diputatuak, Iñaki Gabarain Donostiako Udaleko Kirol zinegotziak eta Bera Beraren aldetik, Tati Garmendia eskubaloi ataleko arduradunak eta Alba Menédezek hartu dute lekukoa, Alba Barnusell Granollerseko alkatearen, Berni Álvarez, gobernuko sailburu eta Francisco Blázquez Espainiako Eskubaloi Federazioko presidentearen eskutik.
Horrela, Gipuzkoak bosgarren aldiz hartuko du Kopa txapelketako azken fasea, 2022an kalitate jauzia egin zuena, eta 2024an, berriz, Kopako partida batek inoiz ez du hainbeste jende hartu, Illunbeko Donostia Arenan 4.200 pertsona baino gehiago bilduz finalean.