Bost urte beranduago, super amara Bera Berak eta Rocasa Gran Canariak elkar ikusiko dute Granollerseko Palau D 'Esportsek hartuko duen azken fase finalean, ostiralean, hilak 14 (16etan). Erreginaren Kopako azken faseko hamargarren norgehiagoka izango da bi taldeentzat, donostiarrek sei irabazi dituztelarik.
Bidebietako taldearentzat Kopako lehen partida Remudasen aurka izan zen, 1992ko martxoaren 27an, gipuzkoarren garaipenarekin (24-16) amaitu zena eta azkena 2019ko apirilaren 26an, Barakaldoko Kopako final-laurdenetan, euskaldunak garaile ere bai (25-23). Gogoan dira elkarren aurka jokatukoa lau final ia jarraian, 2013tik 2017ra, alegia. Lehenengo biak donostiarren jabe (2013an O Porriñon eta 2014ean Alcobendasen) eta azken biak, bi luzapenen ondoren, Rocasak eskuratu zituenak: Castellon 2015ean eta O Porriñon 2017an. Guztira, sei garaipen lortu ditu Bera Berak eta hiru Rocasak. Erreferentzia gisa, Telden jokatutako ligako azken partidan, bi taldeek 24-24 berdindu zuten.
Bera Bera vs Rocasa Kopan:
Urtea |
Data |
Lekua |
Kanporaketa |
Bera Bera |
Rocasa |
Txapelduna |
1992 |
27 Marzo |
Valencia |
Cuartos |
24 |
16 |
Iber |
1993 |
29 Marzo |
Pinto |
Semifinales |
23 |
21 |
Mar Valencia |
2000 |
14 Enero |
Almería |
Cuartos |
28 |
29 |
Mar Osito |
2008 |
9 Abril |
Lizarra |
Cuartos |
23 |
22 |
Parc Sagunt |
2013 |
24 Febrero |
Porriño |
Final |
25 |
24 |
Bera Bera |
2014 |
16 Marzo |
Alcobendas |
Final |
26 |
21 |
Bera Bera |
2015 |
22 Febrero |
Castellón |
Final |
19 |
20 |
Rocasa |
2017 |
1 Mayo |
Porriño |
Final |
26 |
27 |
Rocasa |
2019 |
26 Abril |
Barakaldo |
Cuartos |
25 |
23 |
Bera Bera |
Elda Prestigio edo Conservas Orbe Zendal Porriño izango du aurkari garaileak, duela gutxi bi taldeen aurrean amore eman zuten gipuzkoarrek.
Bestalde, KH7 BM Granollersek Morvedre izango du aurrean, eta Replasa Beti Onak taldeak, Guerreras Iberdrola Ligako egungo liderra, Mecalia Atletico Guardes.