Partida bikaina jokatuz gainditu zuen BM Loyola Bera Berak larunbatean Bidebietan (26-19). Ondorioz, txapelketa amaitzeko hiru jardunaldi gelditzen direnean, donostiarrak bosgarren postua izango dute hizpide. Izan ere, BM Loyola eta La Jota taldeekin bat eginda daude gipuzkoarrak.
Aste honetan ez dago jardunaldirik eta gelditzen diren norgehiagokak hauek dira: Sinfín Santander, martxoaren 23an; Beti Onak, martxoaren 29an eta, amaiatzeko, Aiala Zarautz Bidebietan apirilaren 3an.
Bestetik, beste aurpegi bat eman zuen Lacturale Bera Berak Orio Erakin taldearen aurka, baina lehen zatia menperatu arren, bigarrenean ezin izan zuten punturik urratu Euskal Ligan.
Zilarrezko maila:
BERA BERA 26-19 BM. LOYOLA
Euskal Liga:
LACTURALE BERA BERA 27-29 KALEFIT ORIO ERAGIN
Gipuzkoako txapelketak:
Senior mutilak:
BERA BERA 27-27 SAIEKO SARDEXKA TABERNA
Kadete neskak:
LACTURALE BERA BERA 34-39 EREINTZA AGUAPLAST
BERA BERA 22-19 MEK EIBAR ESKUBALOIA B