Bera Bera

Select your language

Maitane Etxeberria gipuzkoarrak, eta harrobikoak, kontratua berritu du super amara Bera Berarekin, eta 25-26an 13. denboraldia beteko du orain arte 357 partida jokatu dituen taldearekin.

“Pribilegio bat da hori guztia etxean bizi ahal izatea, Gasca nola betetzen ari den ikustea, gero eta jende gehiago etortzen baita guregana, eta uste dut jendeak disfruttzen duela gurekin” adierazi du lezotarrak. Etxeberriak irribarre egin du, “urte asko direlako, bizipen desberdin asko bizi izan ditudalako, neskato bat nintzela sartu nintzelako eta orain gauzak desberdin ikusten ditudalako”.

2024a urterik onena izanik super amara Bera Berarentzat, 2025ak multzoen fasea eta European Leagueko final-laurdenetarako txartela ekarri ditu. “Hau guztia etxean bizitzeko zortea dut, kanpotik datozen lankideekin ikusten dut, eta orain Europan bizitzen ari garena berrikuntza bat da, ilusio handia egiten dit eta horretaz guztiaz gozatzen saiatzen ari naiz”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores