Bera Bera

Select your language

Joan den larunbatean Eldan sartutako golari esker, Bera Bera Eskubaloian bosgarren golegile nagusien artean kokatu da Esther Arrojeria, izan ere, 983 golekin Patri Pinedo (982) eta Eider Rubio (969) gainditu ditu emakumezkoen eskubaloiko elitean jokatutako 364 partida ostean.

2012ko urriaren 27an egin zuen debuta Arrojeriak, eta denboraldi horretan bost partida jokatu eta bi gol sartu. Hurrengo urtean, lehen taldearen fitxa zuela, 22 partida jokatu eta 44 gol sartu zituen. 14-15ekoan ia dena jokatu zuen eta 71 gol sartu zituen. Ondoren, lesio larria iritsi zen. 2018-19an gol gehien sartu duen denboraldia da, 42 partida jokatu eta 122 gol egin zituen. Gaur egun, 30 partida jokatu ditu (Gijonen aurka eserlekuan gelditu zen), eta 76 gol sartu ditu, Europako 31 golak nabarmenduz.

983 goletatik 745 Ligan izan dira; 122, Europan; 94, Kopan eta 22, Superkopan. Eta, gutxienez, Kopako partida bat, European Leagueko bi eta Guerreras Iberdrola Ligako bederatzi falta zaizkio, denboraldi honetan, mila goleko langa gainditzeko. Beste erronka zailago eta anbizio handiagoa, izango litzateke koxka bat igotzea, bere aurretik Eli Pinedo (1.190 gol), Esme López (1.269), Matxalen Ziarsolo (1.420) eta Tati Garmendia (2.157) baitaude.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores