Tamara Kostic atezainak ez du super amara Bera Beran jarraituko 2025-26 denboraldian. Bekament taldetik etorri zen serbiarra, lehen urtea egiten burutzen ari dena, dagoeneko 31 partida jokatu ditu talde donostiarrarekin.
super amara Bera Berarekin jokatu dituen partidetatik 19 Guerreras Iberdrola Ligakoak izan dira, 10 European Leaguekoak eta 2 Superkopa Iberikokoak. Kosticek, 24 urte dituena, datorren astean egingo du debuta Serbiako selekzioarekin, Ipar Mazedoniaren aurkako bi partidatan.
Donostian geratzen zaizkion hiru hilabete hauetan, super amara Bera Berak aukerak bere horretan mantentzen ditu hiru txapelketetan: Kopa, European League eta Guerreras Iberdrola Liga. Hurrengo erronka Granollerseko Kopan izango da, final-laurdenetan Rocasa izango da aurkaria, martxoaren 14an (16etan).
Klubak bere profesionaltasuna, nortasuna eta inplikazioa eskertu dizkio Kostici, eta zorterik onena opa dio hurrengo erronketan.