Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak ez du Florentino Ibañezen aurkitu behar zituen sentsazio onak Ligan bi partida jarraian galdu ondoren. European League-ren ahalegin fisiko eta mentala agerikoa da. Hainbat modutan saiatu arren Elda Prestigiok arlo guztietan gainditu ditu (32-26) donostiarrak, eta, ondorioz, averagea alde duen Conservas Orbe Zendal Porriñorekin bat eginda sailkapenean iritsi dira etenaldira.

Elda Prestigiok hasiera bikaina eman nahi izan dio Rodriguezen jaurtiketak medio. Elba Alvarezek erantzun du eta Pradesek egindako geldiketei esker, super amara Bera Berak partidari eutsi dio Tchaptchetekin konektatuz (3/3 lehen zatian). Gipuzkoarrek ez dute aprobetxatu etxekoak bi gutxiago gelditu direnean. Cuadradok tartea ireki du (7-4), Arroyok zazpi metroetatik birritan asmatu du, baina Gipuzkoako lehen lerroak arazo asko zituen jaurtiketa egoera onean sortzeko. Baloi galerak pilatu dira, Rodriguesek asmatu egin du kanpotik, baina Eldak abantaila handiagoa hartu du Azcune eta Sarandevarekin. Atsedenaldian 15-11.

Bigarren zatian, super amara Bera Bera partidan sartu da, baina denbora gutxirako. Pradesek penalti bat gelditu du, Alvarezek gauzatu egun du marra horretatik, Tchaptchetek eta Ogonovszkyk bira jarri dute euren taldea (16-14). Baina Escribanok eta Rodriguezek jaurtiketen bidez lau goleko aldea itzultzi dute.

Imanol Alvarez 7x6koarekin saiatu da. Tchaptchetek min egiten jarraitu du, baina defentsarekin ez du asmatu super amara Bera Berak, aurreratu eta banakakoekin ezta ere, ezin izan du gelditu Eldaren erasoa, kanpotik edo hegaleko posizioan asmatuz, Martinez alboratuta (4/4). Izan ere, kontraerasoan egindako lehen gola Maitane Etxeberriarena izan da 50. minutuan eta ondoren gipuzkoarrak lau gol kateatu ditu bere posiziotik. Baina berandu zen, eta defentsak ere ez du esperotako fruiturik eman.

Selekzioen kontzentrazioek eraginda, Liga azkenaurreko geldialdira iritsi da, super amara Bera Berako sei jokalari baitaude bertan. Hurrengo erronka martxoaren 14an iritsiko da, Granollerseko Koparekin, non gipuzkoarrek Rocasaren aurka neurtuko dituzten indarrak.

Fitxa teknikoa: Elda Prestigio 32, super amara Bera Bera 26,

Elda Prestigio 32 (15+17): Fernández, Lluch (2), Cuadrado (3), Escribano (5, 3p), Azcune (2), Rodríguez (5) eta Rafaela (2) – hasierako zazpikoa- García (1), Sarandeva (4), Martínez (6), Bolling (1), Rivadeneira (1), Molano eta Ezbida (p.s.)

super amara Bera Bera 26 (11+15): Prades, Etxeberria (5), Rodrigues (2), Tchaptchet (5), Álvarez (5, 2p), Arroyo (2p) eta Louis – hasierako zazpikoa- Arrojeria (1), Karsten (2), Hernández (1), Gavilan (2), Ogonovszky (1), Menéndez eta Kostic (p.s.)

Epaileak: Cristina Martín (valentziarra) eta Libertad Martínez (katalana)

Kanporatuak: Escribano, Prades eta Virginia Fernández (Elda) eta Louis, Arroyo eta Menéndez (super amara)

Partzialak: 2-2, 4-3, 6-4, 8-6, 11-9, 15-11 – atsedenaldia- 16-14, 19-15, 21-17, 24-18, 27-23 eta 32-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores