Palais de Sports Robert Charpentier kiroldegian Paris 92 taldearen aurrean lortutako garaipenari esker (27-33) eta Fredrikstaden porrotarekin Alemanian, super amara Bera Berari urrats bat falta zaio European Leagueko final-laurdenetan egoteko. Parisek berriro irria ekarri du eta donostiarrek gaurtik Gascarako deia egiten dute giro aparta sortzeko otsailaren 23an, igandean 16ean.
Izan era, partida borobila izan da, hasieratik. super amara Bera Berak lehen zati bikaina oso jokatu du, defentsan nahiz erasoan. Defentsa aurreratu gabe Gavilán eta Tchaptchet erdian, Paris 92 taldearen lehengo lerroa estutu du Thobor pibotearekin lotura lortzen ez zuela. Blonbouk ireki du markagailua baina donostiarrak aurretik jarri dira Rodriguesen inspirazioari esker (3/3). Kosticek Fofana eta Pina hegalekoak galditu ditu eta giopuzkoarrek tartea ireki dute (1-4).
Golvet zentrala sartu ondoren Paris 92 hutsuneak aurkittu ditu eta markagailua estutu du Pinak kontraerasoan sartutako gol bati esker. Halere, super amara Bera Bera ez da despistatu, baloia pazientziarekin mugitu du, hutsuneak sortu nahian eta horrez gain, Louis eta Etxeberria hegaletik asmatu dute eta Arrojeriak lehen uholdean (5-8).
Oraindik sailkatzeko aukerak izan arren, Paris 92 baloiak galtzen hasi da –hamar lehen zatian- defentsa irekia tarteako, Imanol Álvarezek Arroyo aurrean kokatu baitu eta horrez gain, Pradesek bere ekarpena egin du Prouvensieri penaltia geldituz. Tartea handitu da Karsten partidan sartu denean, argentinarrak bere taldeko azkeneko sei goletatik bost sartu ditu, modu ezberdinetatik (penaltiz, bakarra). Eta abantaila handiago egin da Ogonovszkyren bi golei esker. Atsedenaldian, 10-17 eta oso sentsazio onak.
Bigarren zatiari hasiera ezin hobea eman dio super amara Bera Berak. Rodriguesek jaurti zuen, Paris 92 taldeak bi baloi jarraian galdu zituen Etxeberriak eta Karstenek kontraerasoetan aprobetxatu zituzenak. 76 segunduetan (20-10). Frantziarrek partida gelditu zuten eta 4-0 partziala lortu zuten. Arroyo zentral gainaean zegoen baina Galvet, erasoan protagonisa, Fofana eta Pina, birritan, gerturatu zuten bere taldea (14-20).
Halere, lasaitasunez aritu da Gipuzkoako taldea. Karstenek gola egin du eta partida joan etorri batean mugitu da, garaipena arriskuan jarri gabe. Sagna eta Galvet jokalariek frantziarren protagonismoa hartu dute, aldiz super amara Bera Berak ardura banatu du, Arrojeria, Louis, Karsten, Álvarez, Ogonovszky edo Erauskin jokalariek asmatu dutelarik.
Hortaz, ezinbesteko garaipenari esker super amara Bera Berak bere esku du sailkapena azken jardunaldian, beste partidari so egin gabe. HSG Bensheim / Auerbach Flamesek 32-20 irabazi dio Norvegiako Fredrikstadi, ondorioz, igandean Gascan (¡adi, sarrera gutxi gelditzen dira eta!) berdinketa batekin Alemaniako taldearen aurreran final-laurdenetan leku bate mango lioke.
Fitxa: Paris 92 27, super amara Bera Bera 33,
Paris 92 27 (10+17): Placzek, Fofana (1), Blonbou (4), Thobor, Sagna (7), Techer, Pina (4), –hasierako zazpikoa- Golvet (8), Prouvensier (2), Moretto, Lubaki, Olliver, Houze eta Serdarevic (1) (o.a.).
super amara Bera Bera 33 (17+16): Kostic, Etxeberria (3),.Rodrigues (5), Gavilán, Tchaptchet, Karsten (9) eta Arrojeria (3) –hasierako zazpikoa- Louis (6), Ogonovszky (4), Arroyo, Álvarez (1), Erauskin (2), Hernández eta Prades (o.a.).
Epaileak: Dorian Sirbu eta Victor Serdiuc (MOL). EHFko delegatua: Manuel Conçeicao (POR)
Kanporatuak: Fofana, Galvet, Ollivier, Provensier Paris 92etik eta Menéndez, Tchaptchet, Karsten, Gavilán, Arrojeria eta Ogonovszky super amaratik
Partzialak: 1-1, 4-6, 5-9, 7-12, 9-15, 10-17 –atsedenaldian- 13-20, 15-22, 18-23, 22-28, 24-31 eta 27-33