Hiru minutu baino zerbait gehiago falta zirela, Bitolok (berriro partida handia) 24-21ekoa jarri du, eta bazirudien Costa del Sol Malagak partida irabazita zuela, baina inoiz ez da hiltzat jo behar super amara Bera Bera, Etxeberria eta Ogonovszkyren golekin bakarrera jarri baita 70 segundo geratzen zirenean. Costa del Sol Malagak behartuta jaurti du, Pradesek gelditu du, donostiarrek kontraerasoa jaurti dute, baina baloia galdu da. Hala ere, Karstenek hamar segundo falta zirenean berreskuratu du jabetza, Arroyo urrun ikusi zuen, baloia bidali dio, baina hegalekoak ezin izan du berdinketa izango zena gauzatu (24-23).
Jokaldi hauek partida zer izan den laburbiltzen dute. Lehen zatian Costa del Sol Malaga izan da nagusi markagailuan. super amara Bera Bera ez da inoiz aurretik jarri aukerak izan arren, baina jaurtiketako akatsak edo baloi edo jabetza galerak (bederatzi lehen zatian) saihestu dute egoera hori. Sentsazioak onak ziren, taldeak jaurtiketa egoera argietara iristea lortzen zuelako. Beste kontu bat ate aurrean asmatzea, Norvegian bezala, ez baita egokia izan, horietako asko Castellanosek gelditu ahal izan dituen sei metrotan, edo zutoinera edo kanpora joan dira, Arroyok azkena bezala.
Partida erabakigarria zen bientzat, aurkaria bi puntura urruntzea eta averagea lortzea zekarrelako, iragan denboraldian sailkapena erabaki zuena izan zelarik. Hori beti egon da presente Pérez Cancan. Bitolok bolada onean hasi du partida (3-0) baina berehala super amara Bera Berak jaurtiketak egokitu ditu eta Louisen bitartez – ondo fijatu du Arrojeriak biari- partida berdindu du 18. minutuan (6-6). Pradesek eutsi egin dio bere taldeari, Ogonovszky sustsu sartu da bederatzi metrotik jaurtitzeko eta Castellanos ezustean harrapatzeko, baina super amara Bera Berak baloia zeukanean aurretik jartzeko, zerbait gertatzen zen erasoan, Castellanos ez baita agertu bigarren erdira arte. Tchaptcheten kanporatze bakarra ondo aprobetxatu zuen Malagak, eta bi goleko tartea ireki du Campigli eta Bitolori esker. Baina Rodriguesek, kontraerasoan eta jaurtiketan, berdinketa lortu du atsedenaldia baino lehen (12-12).
Bigarrenean, Prades eta Castellanosen errezitaldia izan sda (bosna geldiketa lehen minutuetan), baina Costa del Sol Malagako atezainak sei metroko baloiak atera ditu, baita bat Etxeberriaren kontraerasoan ere. Partida joan etorrian batean zegoen. Doirok eta Resendek Bitoloren lekukoa hartzen dute, super amara Bera Bera koralagoa erantzuten du, inoiz aurretik jartzeko gai ez den arren. Galeretan ere berdinduta, xehetasunek partida erabakita utzi behar zuten, eta bisitarien kontrolik gabeko bost minutuk arnasa eman diote Costa del Sol Malagari (53 ": 23-20).
Besoak jaitsi beharrean, 7x6koa jarri du Alvarezek, baina berdinketaren gakoa defentsan egon da, eta azken segundoetan lortzeko zorian egon dena.
Fitxa: Costa del Sol Málaga 24, super amara Bera Bera 23,
Costa del Sol Málaga 24 (12+12): Castellanos, Medeiros (1), Doiro (3), Berasategi, Cesáreo (1), Resende (5) y S. López (2) –siete inicial- Bitolo (9, 2p), Campigli (2), Lima (1), Sánchez, Vela, Cairo, Solano (o.a.).
super amara Bera 23 (12+11): Prades, Etxeberria (2), Arrojeria (3), Gavilán, Álvarez (1p), Karsten (1) y Louis (3) – siete inicial- Arroyo, Erauskin (1), Rodrigues (3), Tchaptchet (3), Ogonovszky (6), Hernández, Menéndez eta Kostic (o.a.).
Epaileak: Raul Oyarzun eta Aritz Zaragueta (nafarrak)
Kanporatua: Tchaptchet super amara Bera Beratik
Partzialak: 3-2, 5-3, 6-4, 7-6, 9-8, 12-12 –atsedenaldian- 13-13, 16-15, 17-16, 22-20, 23-20 eta 24-23