super amara Bera Berak kontrolpean izan du BM Morvedre, Guerreras Iberdrola ligako etenaldira iritsiko den jardunaldian. Polonian egindako esfortzua, bidaia, nekea, minak, Karstenen baja, eta European Leagueko itzuleraren ondoren, konpromisoa ez baitzen batere erraza (23-29, 12-14 atsedenaldian).
Bigarren zatia hasita, Saguntoko taldeak berdindu du lehia, bisitarien bi akats aprobetxatuz (35': 15-15). Izan ere, hasieratik, super amara Bera Berak 2-5eko partziala lortu du 10. minutuan, Elba Alvarezek, Louisek eta Tchaptchetek sartutako golei esker. Arroyok besoa askatu du 3-7koa jartzeko, baina Morvedre, golez gol, hurbildu da Zsembery eta Alpuente jokalarien bidez (7-8).
Defentsari dagokionez, Alvarezek 5-1eko defentsarekin jarraitu du, Lublinen aurkeztutakoaren antzekoa. Manu Etayok ere defentsa aurreratuz erantzun du, hegalekoei presioa eginez eta Morvedre hurbildu da. Joaok, hirutan, barneraken bidez asmatu du eta Gavilanek ondo definitu du, kontraerasoan eta pibotean. Atsedenaldian, 12-14.
Hasierako despisteak izan ezik, super amara Bera Berak Morvedre kontrolatzen jakin du. 6-0ekoan eta Pradesen laguntzarekin atepean, 15-15eko berdinketaren ondoren, Joaok birritan asmatu du eta Etxeberriak bere erakustaldia hasi du, defentsan zein erasoan. Gipuzkoarrak, defendatzeaz gain, lapurtu egin du, kontraerasoan atera da eta, jaurtiketa bat izan ezik, gainerakoek Santosen atean hartu dute ostatu (bost gol bigarren zatian).
super amara Bera Berak bizpahiru goleko abantaila izan du hainbat minututan. Alvarezek 53.ean gelditu du partida eta jarraian Tchaptcheten lotura aurkitu dute, Etxeberriak aldea handitu du eta bien artean amaierara iritsi dira (23-29).
Taldea bihar itzuliko da hegazkinez. Eta ostegunean, ostiralean eta larunbatean entrenaldiak egingo ditu igandeko partida ahalik eta ondoen prestatze aldera.
Fitxa teknikoa: BM Morvedre 23, super amara Bera Bera 29
BM Morvedre 23 (12+11): Rodrigues, Zalvez (1), Hosoe, Lafsahi El Jellabi (5), García (3), Zsembery (4) eta Alpuente (4) – hasierako zazpikoa- Rodríguez, Mazza (2), Guilabert, Gallart (1), Torres, Palanques (2), Gamez (1) eta Santos (p.s.)
super amara Bera Bera 29 (14+15): Kostic, Etxeberria (5), Erauskin, Álvarez (3), Tchaptchet (6), Arroyo (3) eta Louis (2) – hasierako zazpikoa- Joao (4), Menéndez, Hernández (2), Arrojeria, Gavilán (3), Ogonovszky (1) eta Prades (p.s.)
Bikote arbitrala: Sergio Gutiérrez eta Sergio Martínez (Valentziako ikastetxea)
Kanpo utzi zituzten: Rodríguez eta Torres (Morvedre) eta Gavilan (super amara)
Partzialak: 1-2, 2-5, 5-7, 7-9, 9-12, 12-14 – atsedenaldia- 15-15, 17-19, 20-22, 20-23, 21-25 eta 23-29