Bera Bera

Select your language

Pulpo Eskubaloia klubaren 50. urteurrena dela eta, Bera Bera Eskubaloiak erantzun egin dio Zumaiako klubak Lubaki kiroldegian partida ofizial bat jokatzeko egindako eskaerari. Horrela, Guerreras Iberdrola ligako zortzigarren jardunaldiari dagokion partida, super amara Bera Bera eta Motivemarket.com taldeak neurtzen dituena, bihar, asteartea, arratsaldeko 19,30etan jokatuko da Gipuzkoako kostaldeko herri horretan.

super amara Bera Beraren Europako kanporaketa dela kasua aurreratu da jardunaldia. Izan ere, gipuzkoarrek azaroaren 10ean, igandean, Lublinen (Polonia) QR3 ligako joaneko partida jokatuko baitute MKS FunFloor Lublinen aurka.

Astebete eskasean, super amara Bera Berak liderraren aurkako partida bat jokatzetik, beti zaila den A Sangriña kantxan, Zumaian jokatzera pasako da Motivemarket.com Gijon lehiaketaren azken sailkatuaren aurka, Europako partidarekin lotura egingo duen partidan. super amara Bera Bera Mecalia Atletico Guardesi irabaztetik dator, zapore gazi-gozoko badaere, amaierarako 15 minutu baino gutxiagora sei goleko errentari ihes egiten uzteko zorian egon baitzen. A Sangriñako partidaz, Alvarezek aitortu du “ez dagoela erabat pozik, nahiz eta garaipena erraza ez izan, pista zaila delako eta Guardes líder gisa ageri zelako”. Bere ustez, “defentsan hobeto egon behar dugu, bihar erakutsi dezakegu defentsa aldetik talde hobea garela”. Baina gauza onekin ere geratzen da. “Azkenean sufritzen jakin genuen” eta bere ustez “askok ez dute bertan irabaziko”.

super amarako jokalari ohi June Loidiren taldea, Gijonek alegia, eta ez du lortu jasotzen dituen gol apurrak puntuetan bihurtzen (partidako 22,4), Guardesek eta Rocasak baino ez dituzte hainbeste jaso ligan. Halere, erasoan arazoak dituzten asturiarrek. Izan ere, batez beste 17 gol eskas dituzte partidako. Álvarezen ustez, “Gijonek ez du ezer galtzeko, pista zail batera egiten du bisita eta presiorik gabe lan egin dezake, bere bertsiorik onena emate aldera”.

Imanol Alvarez ez da testuinguruaz fio eta bere taldeari Lublinen jarraipena izango duen partida handi bat egitea eskatu dio. “Igandeko partida prestatzeko modurik onena Gijonen aurka % 100ean jokatzea da”. Horregatik, partidari “gure erritmoa” ematea espero du, eta “defentsako sendotasunari esker abantaila hartzea”. “Irabazi eta hobetzeko zer egin dezakegun ikusteko, datorren iganderako akuilurik onena da” gaineratu du.

Partida Zumaian dela galdetuta, Imanol Alvarezek uste du “ekimen interesgarria” dela. “Klubaren politika egokia da, probintziara hurbiltzekoa, eta egon garen lekuetan jende asko etortzen da taldea ikusi, argazkiak atera nahi dituena, garrantzitsua da guretzat”. Raul Oyarzunek eta Aritz Zaraguetak zuzenduko dute norgehiagoka. 

Abonatuak Lubakira abonu txartelarakin sar daitezke, halere, eskertuko genuke etorriko zarela adieraztea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores