Atsedenaldira 11-14 galtzen iritsi zen Bera Bera Loizaga taldearen aurka, larunbatean Bidebietan jokaturiko partidan. Eta bigarren zatiaren erdialdean aurretik jarri zen unetik ez zien kantabriarrei utzi norgehiagoka berdintzeko ere.
Lehen zatian kosta egin zitzaion Bera Berari eraso jokuari erritmoa hartzen, banakako jokaldiei esker eutsi zion Loizagari, erraz iritsi zirenak jaurtiketak egitera. Bigarren zatian, aldiz, donostiarrek defentsa gogortu zuten eta hori izan zen gakoa, kantabriarrak estutu zituzten eta 37. minutuan June del Campok partida berdindu zuen (16-16). Loizagak erantzuteko aukera izan zuen baina Tapiak, kontraerasoan, eta Lizeagak barneraketa eginez aurretik jarri zuten taldea. Andrea Saez penaltia gelditu zuen, Elene Vázquezek birritan jokaldi bikaina burutu zituen (46’: 20-17).
Bera Berak tartea gehiago zabaldu zuen June del Campo eta Eider Tapia jokalarien bidez (48’: 22-18). Halere, Loizagak estutu zuen lehia Naia Pinedoren bidez (57’: 24-22) eta Ainara Lópezek lehenengo eta June Del Campo ondoren puntuak etxean utzi zituzten.
Ondorioz, Amaia Eguren, Urretabizkaia eta Macicior baja zituela garaipen bikaina lortu zuena Bera Berak. 10 puntuen jabe, laugarrena da sailkapenean eta datorren asteburuan Schär Colores Zaragoza liderrari egingo dio bisita (azaroak 9, larunbata, 17,30etan).
Fitxa: Saez, M. del Campo, López (5), Vázquez (5), Tapia (3), J. del Campo (7) y Ruiz de Gauna –hasierako zazpikoa- Sarriegi, Azkue (1), Briones (1), Lizeaga (3), M. Eguren (1), Murgiondo, Urtasun eta Ulazia (o.s.).
Partzialak: 2-3, 4-5, 6-8, 8-11, 9-13, 11-14 –atsedenaldia- 14-16, 16-17, 19-17, 22-19, 23-21 eta 26-24
Bestetik, Gipuzkoako txapelketan Bera Bera kadete taldeak lehen garaipena eskuratu zuen Bidebietan bertan Aloña Mendiren aurrean.
Emaitzak:
Zilarrezko Maila:
BERA BERA 26-24 LOIZAGA
Gipuzkoako txapelketak
Jubenil neskak:
BERA BERA 17-27 GOIZPER BERGARA
Kadete neskak:
BERA BERA 22-16 LANA ALOÑA MENDI