Bera Bera

Select your language

Bi goleko aldea eta Gasca. super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek, European Leagueko QR2ko itzuleraren balorazioa egin du gaur goizean, eta ideia argi dauka: “bi goleko abantailarekin, ezin duzu horretan pentsatu, partida nola doan arabera baino ez. Hau da, irabaztera atera behar dugu eta etxean jokatzen dugu”.

Hala ere, itzulerako partida “lasaiago jokatzeko aukera galtzea” penatu du Alvarez. Entrenatzailea partidako azken hamar minutuez ari da. “Orain arte ez bezala, taldeak jokalari berriak izatea orain nabarmendu du, akoplamendu falta, alegia. Une onak bikain aprobetxatu ditugu baina une txarretan, ezin izan dugu kaltea gutxitu. Sufritzen jakin behar dugu”.

Hala eta guztiz ere, “Lisboan baino hobeto jokatzeko gai garela” adierazi du eta horretarako bere taldeari “aukerak alferrik ez galtzeko” eskatu dio. “Gure helburuan kontzentratuta egon behar dugu – jarraitzen du –, egin beharreko gauzetan, irabaztera irten behar dugu, eta, gainera, etxean talde boteretsua gara”. Horretarako, bere defentsari eskatu dio “intentsitatea igotzea” eta erasoari “patxada gehiago ematea, kontrolpean gehiago jolastea eta egoera argiagoak bilatzea”. Entrenatzaileak dio “galerak kontrolatzen ditugunean askoz talde indartsuagoa izango gara”. Horregatik, “orain arraun egin behar dugu, defentsako eta erasoan lan handiagoa egitea, lasaitasun gehiagorekin jokatzeko gai izatea, gure pibotak aurkitzen saiatzea edo beste aldaera batzuk”.

Izan ere, ulertzen du “ez dela normala joaneko partidako azken minutuetan gertatu zitzaiguna. Defentsa biguna izan zen, erasoak ez zituen jaurtiketak ondo aukeratu eta, aitzakia ez izan arren, epaileen erabakiak ez ziren egokiak izan minutu horietan”.

Alvarezek ere alde positiboa ikusten dio joaneko partidako emaitzari (28-30). (Berdinketa globalaren kasuan, etxetik kanpoko golak ez dira erabakigarriak, eta, beraz, penaltietan erabakiko litzateke kanporaketa). Bere ustez, “bi gol besterik ez direnez, partida jokatu behar da, hau da, Alvarezen iritziz, partida irabazten duen taldeak kanporaketa gaindituko du”.

Benficari buruz galdetu diotenean, bere ustez Lisboakoaren “antzekoa” da, eta bere jokalariak “une txar hori pasatu dutenak, sentsazio hori gainetik kentzeko gogoa dute, Gascan jokatzeko irrikan daude”. Azkenik, Alvarez publikoaren bultzadarekin “sinetsita” dago eta “faktore horrek kanporaketa gainditzen lagundu behar digu”.

Azkenik, aholku bat. Larunbatean garraio publikoa erabili Anoetarako sarbidea itxita egongo delako arratsaldean errugbi partida dela eta.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores