Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarez komunikabideen aurrean izan da bere taldeak bihar, asteazkena, Costa del Sol Malagaren aurka (Gascan 19etan) jokatuko duen partidaren berri emanteko, Europa dela eta aurreratu dena. “Porrot mingarri batetik gatoz, jende asko kanpoan (nazioarteko astea), ez da asterik onena Malaga eta igandeko Europako txapelketakoak bezalako partidak prestatzeko”.

Nahiz eta Alvarezek onartu “gure fokuak igandean egon behar duela nagusiki, Malagarekin jokatuko dugu, faboritoetako baten aurka, ondo lehiatzeko aukera bikaina da eta taldea gogotsu dago partida horri aurre egiteko”. Costa del Sol Malagak hiru garaipen lortu ditu eta super amara Bera Bera Elxen galdu ostean iritsi da. Entrenatzaileak espero du “Elxeko bigarren zatian izan genituen arazoetatik ikasi izana”. Bere ustez “partida ona jokatu genuen erasoan (31 gol eta baloi galera gutxi) eta irakurketa da gure defentsa txarra izan zela: energia galera, Elxi meriturik kendu gabe, baina gu ez ginen ordura arte egon ginen bezala egon”. “Playoff formatu honek ez du hainbeste zigortzen porrot hau, baina ondo datorkigu ikasteko. Adibidez, erasoan partida ona jokatu arren, defendatzen ez baduzu, galduko duzu”.

Horregatik, “bihar partida ona egin nahi dugu, irabazi, Europari beste punch batekin aurre egiteko duen zapore txarra kendu. Interesgarria da bihar ondo jokatzea –jarraitu du-, amaierara arte lehiatzea, igandeko partidaren garrantziaz ahaztu gabe”.

Jardunaldia asteazkenera aurreratu da, baina Alvarezek uste du “jende askok etortzeko ahalegina egingo duela, maila goreneko eskubaloia dela eta asko emango duela ikusi, ikasi eta gozarazteko”.

super amara Bera Berako entrenatzaileak azken mezua zabaldu du. “Badakigu zein astetan gauden, eta Elxen bigarren zatia kentzeko gogoa dugu”. 16 jokalariak bere esanetara daude, Costa del Sol Malagak “taldea ondo osatu duela” uste du “esperientziadun jendearekin eta oso jokalari gazte onekin”, eta ez du jokalarien eskarmentu kezkatzen, izan ere, “guk badauzkagu partida hauek jokatzeko prest dagoen beste gazte batzuk, berriek oraindik ez dute lehia hori sentitu, baina seguru nago laster horren jabe izango direla”.

Raul Oyarzun eta Aritz Zaraguetak nafarrek zuzenduko dute lehia. Partida atarian Donostia Arraun Lagunaki omenaldia egingo dio super amara Bera Berak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores