Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak 2024-25 abonatuen kanpaina 1.048 abonurekin itxi du, aurreko denboraldian baino 37 gehiago, %3,65eko igoera txiki batekin eta marka berria ezarriz. Tati Garmendia arduraduna “pozik” agertu da “milako langa gainditzen jarraitzeagatik eta familia gehiago iritsi direlako Gascara”.

Etxean partida bakarra jokatzean, pentsatzekoa da oraindik ere pertsona batzuek urratsa emango dutela. Urria partiduz beteta dator eta, kasu horretan, hobe da erabakia arintzea, Gascan jokatuko den hurrengo partida urriaren 2an izango baita (19etan) Costa del Sol Malagaren aurka eta European Leaguekoa urriaren 12an. Abonuek prezio hauetan daude: 89 euro helduentzat eta 52 euro jubilatuentzat eta gazteentzat (10-14 urte). Abonuak deskontua dakar Europako partidetan eta, hala badagokio, play-offetako finalerdietan eta finalean.

Tati Garmendiaren ustez, “Indar Urdinak hazten jarraitzen du, iaz une bereziak bizi izan genituen Gascan, zaleak harro daudela adierazi ziguten, oso gertutik sentitzen dugu bere babesa, eta aurten ere erronka garrantzitsuak ditugu epe laburrean, bultzada hori funtsezkoa izango dena”.

 

 

 

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores