Espainiako Eskubaloi Federazioak atzo arratsaldean iragarri zuen super amara Bera Berako Eszter Ogonovszky izendatu zutela Guerreras Iberdrola Ligako 3. jardunaldiko ‘Guerrera Iberdrola'.
Ogonovszkyk bederatzi gol sartu zituen larunbatean Elxen jokatutako partidan, baina ez zuten bi puntuak lortzeko balio izan. Hala ere, Espainiako Eskubaloi Federazioaren Emakumezkoen Arloko Adituen Batzordeak alboko hungariarraren partida aitortu nahi izan du.
Jokalariak datorren asteazkenean, urriaren 2an Gascan, 19etan, jasoko du saria, super amara Bera Bera eta Costa del Sol Malagaren arteko neurketaren atarikoan.