Gaur goizean ezagutarazi du Federazioak Ambros Martin hautatzaileak prestaturiko deialdia datorren asterako, irailaren 22tik 28ra Castellon burutuko dena. Zerrendan dira super amara Bera Berako Lyndie Tchaptchet, Carmen Arroyo eta Elba Álvarez. Argentinak, bestetik, Elke Karsten eta Shula Gavilán deitu ditu O Porriñon konzentrazioa egite aldera.
Joku Olinpikoen osteko lehen zerrenda eta bertan ez dira ageri Parisen jokatu zuten jokalari bakar bat ere. 18 jokalariek irailaren 22an Eurohotel Castellón dute hitzordua, Castalia Rafa Martí kiroldegian entrenatuko dira eta Morvedre taldearen aurka ostegunean, irailak 26 18etan, lagunartekoa jokatuko dute. Irailaren 28an itzuliko dira.
Bestetik, Argentinak O Porriñon burutuko du konzentrazioa ‘Surcentro’ delako txapelketan, 2025erako Mundialerako sailkatzeko baliagarria.
Honek esan nahi du datorren astean Imanol Álvarezek bost jokalari hauen bajak izango dituela, ondorioz, bi egun baino ez ditu izango plantilla osoarekin Costa del Sol Málagako partida prestatzeko (urriak 2, asteazkena, Gascan 19etan).