Bera Bera

Select your language

super amara Bera Bera 2024-25 denboraldirako osatu duen taldea gaur arratsaldean aurkeztu da Manteoko kiroldegian, Groseko Rodil kalean, duela 25 urte klubak, Bera Bera Rugby Taldeak, instalazioaren kudeaketa bere gain hartu zuen egun berean. “Horri esker, -Fernando Diez Mintegi presidentearen hitzetan-, eboluzionatu eta hazi egin gara”.

Eskubaloi ataleko arduradun Tati Garmendiak gaineratu duenez, “atzera begiratzea komeni da indarra hartzeko eta etorkizunari baikortasunez eta erantzukizunez ekiteko”. Garmendiak duela hamabi urte hartu zuen eskubaloiko zuzendaritza, eta aitortu du “inork ez zukeela imajinatuko urte hauetan hainbeste ospatu izana”. Bere ustez, “oraindik hobetzen saiatzen ari gara eta gogo horrekin jarraitzeko faktoreetako bat oreka da”.

Beraz, abonatuen kanpainaren leloa gogora ekarriz: ‘gutaz harro’, Bera Bera Eskubaloi arduradunak argi eta garbi adierazi du lortutakoaren “harrotasuna, ez bakarrik titulu kopuruagatik -azken Superkoparekin, 27 dira-, baizik eta egiteko moduagatik, sentitzen dugun estimu begirada horrengatik”. Eta “harro gaude klub honetako kide izateaz ere” gaineratu du.

15 + 1 jokalari

super amara Bera Berak 15 jokalariz osatutako taldea osatu du, bost jokalari fitxatu dituelarik: Lucía Prades eta Tamara Kostic atezainak; Elba Álvarez zentrala eta Eszter Ogonovszky eta Francisca Araujo Joao albokoetan. Gainera, duela urtebete larri lesionatu zen Melinda Louis erabat osatu da.

Alba Menéndez -16 denboraldi-, Esther Arrojeria (13) eta Maitane Etxeberria (12) taldeko kapitainak izaten jarraitzen dute. Laura Hernandezek eta Elke Karstenek bosgarren denboraldia beteko dute Donostian, argentinarrak bi etapetan. Anne Erauskinek eta Shula Gavilánek – hirugarren denboraldia– lotura egiten dute gazteenekin: Lyndie Tchaptchet (19 urte) eta Carmen Arroyo (20 urte), bigarren denboraldia betezen ari direnak. Eta 16. Jokalaria, Eider Tapia. 20 urteko pibote honek junior mailako selekzioa partekatu zuen Tchaptchet eta Arroyorekin, lehen taldearekin lan egingo du, askotan deitua izango da (Alvarezek 16 jokalari inskribatu ditzake), baina bere lehiaketa funtsezkoa da irailaren 21ean Zilarrezko Txapelketari ekingo dion taldean, Aiala Zarautzekin bere garaian ezagutzen duen taldean, non iaz utzita egon zen. Eta Naroa Zabalaren bajarekin, sorbaldako ebakuntzaren ondorioz, Andrea Saez zumaiarrak – urrea lortu zuen Txinako jubenilen Munduko Txapelketan uda honetan – hirugarren atezaina izango da.

Beteranoak eta gazteak uztartzen dituen plantilla da super amara Bera Berakoa; 25 urteko batez besteko adina du, Eider Tapia sartu gabe, eta 24,62 urtekoa, pibote irundarra kontuan hartuta.

Teknikariei dagokionez, ia ez dago berritasunik. Imanol Alvarezek zortzigarren denboraldia beteko du super amara Bera Bera zuzentzen – 2018-19tik zazpi jarraian –, bigarren urtez Jon Begiristain izango du lagun, Ammma prestakuntza fisikoaz arduratuko da, Unai Arrieta alderdi psikologikoaz, Cristian Mujika eta Imanol Muñoz izango dira aurten fisioterapeutak, Txema Benito medikua eta Txema Leal ordezkaria.

Bestalde, Alfonso Reiriz, super amarako Marketing arduradunak “tituluak baino talde honek zabaltzen dituen baloreak” azpimarratu zuen; Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak adierazi zuen “klub honek osagai guztiak ditu elitean lehiatzeko”; Iñaki Gabarain, Donostiako kiroletako zinegotziak “hirian alde egiten ari zareten lana” eskartu zuen eta Gipuzkoako Kiroletako foru diputatu Goizane Álvarezek “harrotasunez aurrera jarraitzea” eskatu zion taldeari.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores