Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak aise gainditu du Madeira Andebol – 2024an Portugalgo Kopa irabazi zuen – (22-32, 11-14 atsedenaldian) eta Atticgo BM Elxen aurka neurtuko ditu indarrak, penaltiak behar izan baititu lehen finalerdian Sport eta Lisboa Benfica kanporatzeko. Bihar, igandea, 16etan (Donostiako orduan) donostiarrak eta elxetarrak  elkarren aurka arituko dira 2021eko Torrelavegako Superkopan bezala.

Partida erritmo biziarekin hasi da. Andrade albokoak eta Maria Duarte zentralak asmatu egin dute kanpoko jaurtiketetan, baina Tchaptchet, Arrojeria, Hernandez eta Elba Alvarezen erantzuna izan dute. Azken honek Isabel Gois gainditu du indarrez, 4-6koa ezartzeko eta Terna kanporatzea lortzeko. Baina Andradek bat gutxiago zirela 5-6koa jarri du. Alvarezek Menéndez sartu du defentsan gehiago estutzeko eta Prades azaldu da, hasiera zail baten ondoren (bederatzi geldiketa lehen zatian). Alvarezek, Hernandezek, Menendezek eta Gavilanek lehen abantaila garrantzitsua eman diote (6-10). Karstenek zazpi metroetatik asmatu du, Tchaptchetek sei metrotan jaso du, Ogonovszkyk zutoinarekin eta langarekin egin du topo eta Etxeberriak kontraerasoa amaitu du atsedenaldira abantailarekin iristeko (11-14).

Bigarren zatian, defentsa-eraso aldaketa bikoitza. Imanol Alvarezek Arroyo eta Menéndez hasieratik sartu ditu, Karsten eta Arrojeria erosoan kokatuz. Baina hasiera zaila izan da bientzat, zortzi minututan lehen zatian adina baloi galdu baidituzte. Hala ere, ia ez du eraginik izan markagailuan. Baina, hortik aurrera, super amara Bera Berak estutu egin du, Gavilanek sei metrotan, Karstenek 12-17koa jarri du, Potrie piboteak bi baloi jaso ditu, halere, Arrojeriak barrura egin du eta Menendezek kontraerasoan (14-20), Sandra Silva entrenatzailea partida gelditzera behartu duena. Louisek hegaletik asmatu du, Erauskinek bezala, Arrojeriak zuloa ikusi du eta Hernandezek baloi loratua utzi du. super amara Bera Bera bazihoan. Gainera, Etxeberria sartu da eta abiadura puntu bat gehiago eman dio partidari.

Andradekin eta Ternarekin saiatu da kanpotik Madeira, Pradesek erantzun ona eman dien jaurtiketei, eta azken minutuetan aldea mantendu egin da.

Hortaz, super amara Bera Bera Superkopako 13. finala Atticgo BM Elxen aurka neurtuko da, Benficaren aurkako partida berdindu eta, ondoren, seigarren penaltian, Prelchik asmatu egin du finalerako txartela lortuz.

Fitxa teknikoa: Madeira Andebol 22, Bera Bera 32,

Madeira Andebol 22 (11+11): Gois, N. Duarte (2), Tenda (2), Silva, M. Duarte (4), Andrade (5) eta Nascimiento (1) -hasierako zazpikoa- Kucharska (1), Ramos (2), Souza, Barros, Garces (1), Langa (2), Potrie (2) eta Ferreira (o.a.).

super amara Bera 32 (14+18): Prades, Arrojeria (4), Álvarez (4, 1p), Tchaptchet (4), Gavilan (2), Karsten (3, 2p) eta Hernández (4) – hasierako zazpikoa- Erauskin (1), Menéndez (2), Ogonovszky (1p), Joao, Etxeberria (4), Louis (3), Arroyo, Tapia eta Kostic (o.a.).

Epaileak: César Da Silva eta Alberto Braga (Portugaldarrak)

Kanporatuak: Tenda (2), Nascimiento eta Silva (Madeira) eta Gavilan, Ogonovszky, Louis eta Arroyo (super amara)

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores