Bera Bera

Select your language

Zilarrezko Mailan arituko diren taldeek Euskal Koparekin hasi dute 24-25 denboraldia. Ia astirik gabe taldeak moldatzeko eta norgehiagokak prestatzeko, atzo Euskal Federazioak antolaturiko txapelketak 1. Jardunaldia bizi izan zuen Bidebietan, non emozio handiko neurketan Bera Berak Aiala Zarautz gainditu zuen (26-23, 11-9 atsedenaldian), ligaxkan aurreneko bi puntuak lortuz eta finalerdietarako urrats garrantzitsua emanez. Larunbatean borobiltzeko aukera izango du Eibar gaindituz gero (Ipuruan, 16,45etan).

Maialen Pescador entrenatzailea estu eta larri ibili da aste hauetan taldea osatu nahian. Elene Vázquez eta Ainara López baja atzo, Andrea Saez –jubenil mailako Munduko txapelketan lortutako urrezko domina dela eta lore sorta bat eman zion Tati Garmendiak- entrenaldi bakar batean egon da.  Halere atzo partida bikaina egin zuen Zumaiatik etorritako atezainak. Amaia Eguren sasoiko dagoela erakutsi zuen, Arraun Lagunaken denboraldiari jarraipena emanez Bidebietan. Arraunlariak June del Campo eta Olaia Lizeaga izan zituen lagun lehen lerroan, Eider Tapia pibotea aurkitu zutenak behin baino gehiagotan. Hegaletan, Macicior eta June Ruiz de Gauna.

Partida hasieran berdinketa izan zen nagusi. Aiala Zarautz 6-8 aurreratu zen donostiarrek izandako kanporaketak aprobetxatuz. Halere, Bera Berak ez zuen amorerik eman. Nora Urtasun eta Oihana Murgiondo lehen urteko jubenilak oso maila ona eman zuten eta Urretabizkaiak birritan asmatu zuen. Maren del Campo, Irati Vázquez, Sarriegi, Briones eta Maialen Egurenek ere aukera izan zuten lehen zatian. 11-9 aurretik iritsi zen Bera Bera Andrea Saezen geldiketak lagun.

Bigarrenean, tartea handitu zuen Bera Berak, lehen lerroak baloiari abiadura emanez (41’: 17-12) eta Tapiarekin lotura lortuz. Irundarrak orkatila bihurritu zuen baina azken minutuetan berriro sartu zen pistan. Halere, Aiala Zarautz contra-gola baliatu zuen gola ahalik eta azkarren sartzeko. Donostiarrek arazo gehiago zituzten erasoan eta bi jokalari gutxi zituela Aiala Zarautzek estu hartu zuen, partida berdindu ere lortuz (22-22). Urretabizkaiak hegaletik asmatu zuen, June del Campok penaltiz ere bai eta azken minutuan gol baten aldea zuela, Irati Azkue bikain mugitu zen gola eta garaipena ziurtatuz eta Murgiondok, kontraerasoan 26-23 egin zuen azken segunduan.

Larunbatean Eibarren irabazita, finalerdietarako sailkapena lortuko luke Bera Berak non super amara Bera Bera edo Zuazo izango dituen aurkari. Halere, garrantzitsuena da sentsazio onak hartzea orain irailaren 21etan, Zilarrezko Mailan debuta izango baita Bidebietan 18etan, Balonmano La Jota hartuz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores