Madeira Andebol izango da super amara Bera Beraren lehen aurkaria irailaren 7an eta 8an Portugaleko Maia herrian (Porto iparraldean) ospatuko den Iberiar Superkopako bigarren edizioan. Bigarren finalerdi hau larunbatean jokatuko da, 15etan (bertako ordua, 16etan Donostian).
Donostiako taldeak bezala, Madeirak ere berritasun dezente ditu iragan denboraldiko taldearekin alderatuta. Erreferenteak galdu ditu, besteak beste, Francisca Araujo Joao orain Donostian, Patricia Rodrigues, orain Lisboan edo Ivana Mitrovic serbiarra. Superkopara sartu da Madeira Benfica Kopan gaindituz eta, Atticgo BM Elxek kanporatu zuen taldea da European Cupeko final-zortzirenetan, Funchal Playing Hallen lehen partida irabazi arren.
Madeirak atezain lana bermatuta du, Isabel Gois eskarmentu handiko internazionalarekin eta Ana Ferreirarekin, aurten Gaiako taldetik fitxatutakoa. Maria Duartek zuzentzen du taldea, Sandra Ramos eta Giovana Monizen laguntzarekin. Duarte internazionala da Portugalekin, eta bosgarren denboraldia du Madeiran. Ramos etxekoa da, eta Moniz 17 urteko gaztea. Ezker hegalean, iritsi berri den Kuchasrka poloniarra eta Amanda Lemos, Braga taldetik datorrena eta Sheila Langa, 20 urtekoa, bere bigarren denboraldia betetzen ari dena. Eskubian, Mornesa Tenda, 25 urtekoa, Madeirarekin estreinatzen dena, Sao Pedro Do Sul Akademiatik datorrena. Hegaletan, harrobiko Neide Duarte eta Bragatik etorri den Joana Garces nabarmentzen dira, eskarmentu handiko Marilene Souza -28 urte- eta Helen Nascimiento -22 urte-.
Eta pibotean, ezagun bat, Ligia Costa – 2017ko urtarrilean etorri zen Donostiara Judith Sansen baja betetzera –, Dunajská Streda eslovakiarretik (Emma Boadaren egungo taldea) datorrena. Brasildarrarekin batera Emiliana Potrie eta Beatriz Ramos gazteak daudete pibotean.
Ligako lehen partidan, joan den igandean, argi eta garbi gainditu zuen Madeirak Alavarium Love Tiles (36-25). Superkopan irabazleak Sport eta Lisboa taldeetako garailea den Benfica eta Atticgo BM Elcheren aurka neurtuko ditu indarrak igandean, 16etan (Donostiako ordua). Hirugarren posturako partida igandean izango da, 13etan.
Super amara Bera Berak Lisboako taldean ere izango du arreta, izan ere, urrian European Leagueko QR2 ligako hurrengo aurkaria izango baita, hain zuzen ere, hilaren 6an Lisboan eta 12an Gascan.