Bera Bera

Select your language

Asteburu honetan ekingo dio super amara Bera Berak Summer BAGen seigarren edizioari, Leongo Villacelama herrian hirugarren urtez jarraian ospatuko dena. Gipuzkoarrek bihar irekiko dute txapelketa Mecalia Atletico Guardesen aurka (18,30etan).

super amara Bera Bera, Mecalia Atlético Guardes eta Caja Rural Aula Valladoliden ekimena da Summer BAG, udako txapelketa gisa eta, oraingoan, Conservas Orbe Zenda Porriño izango da talde gonbidatua, Valladolideko taldearen aurkaria bigarren finalerdian (20,30etan). Bi partidetako irabazleek finalean neurtuko dituzte indarrak (larunbatean, 20etan), hirugarren posturako partida 18etan hasiko delarik. Gipuzkoarrek lau aldiz irabazi dute txapelketa eta Aulak, behin.

Imanol Álvarezek 16 jokalari eramango ditu. Jakaren deialdiari dagokionez, Elene Vazquez eta Aiora Macicior dira baja eta Haizea Urretabizkaia sartu da ezker hegalekoan. Lucia Prades eta Tamara Kostic atezainek; Laura Hernandez eta Anne Erauskin hegaletan; Menendez, Karsten, Ogonovszky, Arroyo eta Joao alboetan, Arrojeria eta Alvarez zuzendaritzan eta Tchaptchet, Gavilan eta Tapia pibotean izango dira Villacelaman. Melinda Louisek eta Maitane Etxeberriak baja izaten jarraitzen dute, baina albiste onak daude, frantziarra taldearekin entrenatzen hasi baita eta lezotarrak alta medikua jaso baitu.

Lau partidak streaming bidez jarraitu ahal izango dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores