Bera Bera

Select your language

Gaur eguerdian EHFren Vienako egoitzan egin den European Leagueko zozketak super amara Bera Bera eta Sport Lisboa e Benfica parekatu ditu QR2rekin, bigarren partida Gascan jokatuko delarik. Kanporaketa gaindituz gero, gipuzkoarrek MKS FunFloor Lublin Poloniako taldearen aurka jokatu beharko dute, azaroan, multzoen fasean sartzeko.

Klubak ez du gaizki hartu zozketa, nahiz eta zuhurtasuna den jarraitu beharreko irizpidea, ibilbidearen zailtasunagatik. Alde batetik, super amara Bera Berak Sport de Lisboa e Benfica ezaguna izango du aurkari, Portugalgo ligako txapelduna eta Iberiar Superkopako lehen aurkaria iaz Gascan (33-28). 2022ko abuztuko Summer BAGen ere izan zuena (43-29). Irailean bi taldeak Portugalen ospatuko den Iberiar Superkopan elkar ikusiko dute (oraindik egoitza zehazteke dago). Joaneko partida urriaren 5-6an jokatuko da Lisboan eta itzulikoa, berriz, Gascan, urriaren 12an, ziur aski.

Datorren denboraldian aldaketa asko izango dituen talde baten aurka neurtuko ditu indarrak super amara Bera Berak. Hasteko, João Alexandre Florêncio entrenatzailea, Ferrarin eta Cetovic atezainak, Pessoa ezker muturra eta Santos eta Lage piboteak ez dute jarraituko. Hala ere, oinarri sendoarekin jarraitzen dute Unjanque, Borschenko zentral ukrainarra, Lutunu lehen lerro angolarra, Mariana Costa edo Brasilekin JJOOra joango den ezker hegaleko, Ana Bolzan.

Lublin, aurkari zaila

Sport eta Lisboa Benficaren aurkako kanporaketa gaindituz gero, super amara Bera Berak Poloniako MKS FunFloor Lublinen aurka neurtuko ditu indarrak QR3an, multzoen fasera sartzeko kanporaketan. Joaneko partida Lublinen izango da azaroaren 9-10ean eta itzulikoa, Gascan, azaroaren 16-17an.

MKS FunFloor Lublin denboraldi bikaina egitetik dator, hirugarren Poloniako liga erregularrean, MKS Zaglebie Lubin indartsuak zazpi metroetatik bakarrik gainditu ahal izan zuen Lublin Superligako finalean, Kopako finalean tarte handiagoa eman zelarik (29-18).

Datorren denboraldiari begira, 18 jokalariz osatutako taldea du, horien artean Szimonetta Planéta, Hungariako internazionala, DVSC Schaeffler taldetik datorrena. Halere, Kinga Achruk, klubean legenda bat, erretiroa hartuko du. Taldeko zutabeak hauek dira: kapitaina eta ezker hegaleko Daria Szynkaruk; Wieckowska ahizpak; iaz gutxi parte hartu zuten Joanna Andruszak eta Aleksandra Olek pibotak; Magda Balsam golegilea; eta ezkerraldean, Oktawia Fedeczak eta Julia Pietras. Hiru atezain: Weronika Gawlik, Paulina Wdowiak eta Antonija Mamic austriarra. Zuzendaritza Aleksandra Tomczykekin eta Stela Posavec nazioarteko kroaziarrarekin ziurtatuta dago. Horrez gain, Aleksandra Rosiak fitxatu du, Krim Mercator Ljubjlana esloveniarretik Lublinera eta Anouk Nieuwenweg ezker hegaleko holandarra.

MKS FunFloor Lublinek European Leagueko multzoen fasea jokatu zuen iaz, Jagodina serbiarra QR3 ligan gaindituta. Fase horretan Nantes eta urtarrileko ligaxkara zuzenean sartu duten HGS Bensheim alemaniarra gainditu zituen.

Bitxia bada ere, Bera Berak badaki zer den Lublingo Globus Hallen jokatzea. Txapeldunen Ligako atarikoan izan zen 2018ko irailean. Gipuzkoarrek ezin izan zuten Bietigheim talde alemaniarraren aurkako finalerdian (33-27) eta Jomi Salerno gainditu zuten hurrengo egunean. Multzoen fasea jokatu zuen urtea izan zen, ondoren azaroan Dunaujvarosi hungariarra kanporatu baitzuen.

super amara Bera Berako arduradun Tati Garmendiak, azaldu duenez, “Benfica ezagutzen dugun taldea da, eta pozik gaude zozketaren emaitzarekin”. MKS FunFloor Lublin taldeari begira, berriz, zuhurragoa da, “Europan historikoa delako, internazional eta jokalari garrantzitsuak dituelako eta oso indartsua eta fisikoa delako”. Hala ere, bere ustez, “gutaz arduratu behar dugu, eta ahalik eta azkarren egokitu behar dugu taldea”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores