Ambros Martin hautatzaileak 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko prestatu duen behin betiko zerrendan dago super amara Bera Berako jokalari Maitane Etxeberria. 14 hautatuen artean ageri da, beraz, bere lehen Joku Olinpikoetan parte hartuko du lezotarrak.
Guerreras selekzioak Artalekun atzo Angola gainditu zuen (22-21) lehen lagunartekoan. Espainiak bihar -uztailak 12- (19etan) Hego Korea izango du aurkari eta berriro igandean (13etan).
Maitane Etxeberriak 27 urte ditu eta, orain arte, 92 partida jokatu ditu Guerreras taldearekin. Lau Munduko Txapelketetan parte hartu du: Alemania, 2017; Japonia, 2019 – non Zilarrezko domina lortu zuen -; Espainia, 2021 eta Danimarka, 2023. Europako txapelketa bakarra jokatu du, 2022koa, Ipar Mazedonian, Eslovenian eta Montenegron ospatu zena.
Espainiak Brasilekin egingo du debuta Parisen, uztailaren 25ean (14etan). Brasilekin Fernandes, Cardoso eta Arruda, besteak beste, arituko dira. 28an (19etan) Angola izango da aurkaria; uztailaren 30ean (14etan), Herbehereak; abuztuaren 1ean (14etan), Hungaria eta Frantziarekin itxiko du abuztuaren 3an (11etan). Lehenengo laurak Pierre Mauroy de Lille estadioan jokatuko dituzte final-laurdenak abuztuaren 6an.
Espainiako zerrenda osoa honako hauek osatzen dute: Castellanos eta Wiggins atezain, Etxeberria eta Marta López eskuin hegalekoan, Jennifer Gutiérrez ezkerrean, Alicia Fernández eta Silvia Arderius zentral gisa, Alexandrina Barbosa, Paula Arcos, Mireya González, María O 'Mullony eta Lara González alboetan eta Lysa Tchaptchet eta Kaba Gassama pibotean. Erreserbako hirurak Zoqbi, Carmen Campos eta Sole López dira.