Bera Bera

Select your language

35 partida guztira, 26 garaipen, bost berdinketa eta lau porrot, 1.026 gol sartu eta 857 jaso. super amara Bera Berak laburbiltzen duten zenbaki gorenak dira, tripletea lortu duen denboraldia, 2015-16 denboralditik talde bakar batek ere imajinatu ez zuena.

super amara Bera Bera izan da porrot gutxien jasan dituen taldea, bi bakarrik liga erregularrean – Malagan eta A Guardan-, bat playoffeko finalerdietan – Malagan – eta bestea European Leaguen. Berdinketek ondorioak izan dituzte, izan ere, Imanol Alvarezen taldea liga erregularra irabaztetik puntu bakar batera geratu zelako eta, bestalde, Elxen azkenak bederatzigarren Liga eman ziolako, Gascaren garaipena baliatuz.

Birritan eman da Atticgo BM Elxerekin 27-27 berdinketan, ondorioak zeharo desberdinak izan zirelarik. Gascakoak, otsailean, porrot mingots zapore izan zen, Wolfsek aldaratzea harrapatu zuelako eta Joaquin Rocamoren taldea lidertzan jarraitu zelako. super amara Bera Bera aurkarien menpenan zegoen eta European Leaguen parte hartzea kolokan. Esperanza Lag kiroldegian, Wolfsen eskuetan erori zen aldaratze berriro (27-27), baina justizia konpontzailea izan zen Maddi Aallarekin, azken segunduan So Delgadoren jaurtiketa urrundu zuelako eta taldekideekin liga ospatzerik izan zuelako.

Etxean, sendo

Iberiar Superkopa eta Erreginaren Kopa denboraldi berean antolatzean, super amara Bera Berak 20 partida jokatu ditu etxean, Superkopako bi, Kopako hiru, liga erregularreko 11, playoffetako sei titulurako eta European Leagueko bat. Horietatik guztietatik, berdinketa bakarra utzi du Elxen aurka, eta Costa del Sol Malagaren aurkako Iberiar Superkopako finalekoa, zazpi metroetatik erabaki zena etxekoen alde.

Mariane Fernandes, golegile nagusia

Golegileen zerrendatik azpimarratzekoa da sartutako golen hiru laurden baino gehiago zortzi jokalaritan kontzentratuta daudela, 1.026 goletatik, 802 hain zuzen ere. Mariane Fernandes izan da golegile nagusia 126 golekin, honela banatuta: 69 liga erregularrean; 24, playoffetan; 14, Kopan; 13, European Leaguen eta sei Iberiar Superkopan. Arrojeria da hurrengoa 109 golekin (89 Ligan, 15 Kopan, 4 European Leaguen eta bat Superkopan). Emma Boadak ehun lortu ditu (63 ligan, 13 Kopan, 12 European Leaguen eta 12 Superkopan). Cavok (97), Karstenek (96), Etxeberriak eta Tchaptchetek (95) eta Gavilanek (84) osatzen dituzte zortziak. Jarraian, Hernández (70), Erauskin (61), Arroyo (47), Menéndez (24), Loidi (23), Blanco/21), Louis (13) eta Urretabizkaia (2). Aurreneko denboraldietatik alderatuta, alde handiarekin, pibotek protagonismo handiena izan duten urtea da.

Aurreko denboraldietan ez bezala, oraingoan Bera Bera ez da nagusi izan liga erregularrean, nahiz eta beti egon den gertu Atticgo BM Elx eta Costa del Sol Malagatik. Maiatzean erakutsi du kopako edo play-off formatuan lehiatzeko gaitasuna duela.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores