Bera Bera

Select your language

“Ostiralean 2022ko langa gainditzea espero dugu (finalean 3.089 pertsona izan ziren), izan ere, Illunben dagoeneko 2.500 pertsona izango gara” ziurtatu du Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak.

Donostiako Udaletxean egindao aurkezpenean Iñaki Gabarain Kirol eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak azaldu duenez, “super amara Bera Berako jokalarien laguntzarekin egindako promozio-spot baten bidez, donostiarrak horrelako kirol-ekitaldi batera joatera animatzen ari gara, espero dezagun gure eskubaloi-taldearen arrakasta berri bat izatea”. Beti bezala, “bisitariak beti moduan ondo baino hobeto hartuko ditugu eta, logikoa denez, gure taldea animatuko dugu”. “Asteburu horretan berretsiko da Donostia kirol hiria dela” gaineratu du.

Illunberako sarbidea errazteko, Iñaki Gabarainek iragarri du, 2022an ez bezala, instalazioaren lurpeko aparkalekua erabiltzeko moduan izango dela; horrela, Kopako partidetara joaten diren pertsonek doako 400 aparkaleku inguru izango dituzte, bai eta kanpoko aparkalekua ere, Fan Zonea asfaltatu gabeko gunean kokatu baita, igarobideak errazteko eta aparkalekuetan leku gehiago izateko. Anoeta inguruko obrek ez dute eraginik izango Illunbeko igoeran.

Bestalde, Marta Pastor Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendariak gogorarazi du gaurtik aurrera erosi ahal izango direla sarrerak eguneko. Abonuen salmenta oso ondo doa eta giro bikaina izatea eta jendeak eskubaloirik onenaz gozatzea espero dugu. Asteburuan zehar, Fan Zone, Illunbe Arenako 10. atean kokatuko dena, Espainia osotik joango diren zaletasunen topagunea izango da. Gune hau musikaz beteko da, Yaiza Arrizabalaga eta Lorea Intxausti, Kai Nakai abeslaria eta Aitana Grandes DJ eta musika ekoizlearekin

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores