Bera Bera

Select your language

Emakumezkoen Bera Bera senior taldeak Euskal Ligako azken jardunaldiarii ekingo dio igandean Zarautzen, txapelketa irabazteko finala bilakatu den partidan. 12,15etan Aritzbatalde kiroldegian.

Egun, Ameztoi Zarautz da líder 35 puntu eskuratu dituela, Bera Berak baino puntu bat aurretik eta hirugarren, Berango Urduliz Eskubaloia 33 puntuekin. Halere, bizkaitarrek ez dute aukerarik ligako txapelketa eskuratzeko, hori bai, bermatuta dute Zilarrezko mailarako igoera fasea, Zarautzek maila horretan taldea izanik, ezin duelako parte hartu.

Ondorioz, donostiarrek garaipena behar dute Euskal Ligako txapeldun izateko. Nahiz eta helburu nagusia Zilarrezko mailara igotzea izan, Nely Carla Albertoren –bajan dago- jokalariek Euskal Liga irabazi nahi dute.

Aurtengo denboraldian birritan elkar ikusi dute zarauztarrak eta donostiarrak. Ligan, lehen itzulian, urtarrilean, Ameztoi Zarautz izan zen nagusi Bidebietan (22-23) eta Euskal Kopako finalean, urriaren 12ean, Bera Berak etxekoak gainditu zituen Aritzbatalden (17-26).  

Beraz, igande eguardian Zarautzen giro aparta biziko da Euskal Ligako txapelduna erabakiko duen norgehiagokan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores