Larunbatean Guerreras Iberdrola Ligako arratsalde zirraragarria bizi izan genuen, azken jardunaldi horretara lehen sei postua erabakitzeko iritsi zena, baina lehen hiru sailkatuek ez zuen huts egin eta taula 19etan hasi bezala geratu zen. Ondorioz, super amara Bera Berak Caja Rural Aula Valladoliden aurka jokatuko du play-offeko final-laurdenetan. Joaneko partida apirilaren 19an izango da, Huerta del Rey pistan (21etan, TDP), hau da, preolinpikoa ostean, eta itzulerakoa apirilaren 27an, Gascan.
Fase erregularran arakatuta, super amara Bera Bera izan da partida gutxien galdu dituen taldea: bi baino ez, Malagan eta A Guardan; Atticgo Elxek baino bat gutxiago, Esperanza Lag taldean galdu baitzuen donostiarren aurka eta Carranque eta A Sangriñan ere bai. Costa del Sol Malagak, berriz, Elx, Telde, Donostia eta Valladoliden amore eman zuen. Bitxia bada ere, ez du partidarik berdindu, gertuen egon den taldea denean, lau aldiz gol batez irabazi baitu eta bost aldiz bi golengatik. Valladoliden bi golengatik galdu zuen.
Super amara Bera Berari puntu bat baino ez zaio falta, iaz bezala, liga erragularra irabazteko. Zorigaiztoko lau berdinketak izan dira gakoa, eta guztietan irabazteko aukerak izan ditu. Lehena Valladoliden, Norvegiara joan baino egun batzu lehenago. Denboraldi honetan askotan bezala, partidaren zati handi batean atzetik hasi eta estutu egin behar izan zuen, lau goleko desabantailari buelta eman, baina ez zuen egoera aprobetxatu bi gol aurretik jarri zenean, ezta azken jabetza ere.
Etenaldiaren ondoren, 8-3ko emaitza kezkagarriarekin hasi zen Granollerseko lehia. Lau minutu baino gutxiago falta zirenean Etxeberriak 24-26koa jarri zuen baina baloi galerak tarteko etxekoek berdinketa lortu zuten.
Porriñon, berdinketa gazi-gozoa. super amara Bera Berak hasiera ona eman zion partidari eta 15 minutu baino gehixeago falta zirenean Conservas Orbe Rubensak lau goleko abantaila hartu zuen. Azken minutuan, gol bat aurretik zuela, baloi galera izan eta Bufornek berdinketa lortu zuen amaierarako segundo gutxiren faltan.
Eta hurrengo jardunaldian, antzeko zerbait. super amara Bera Bera oso ondo hasi zen Atticgo Elxen aurka (9-4), bigarren zatian trabatu egin zen (19-22), Erauskinek abantaila eman zion bere taldeari 58. minutuan, super amara Bera Berak baloia galdu zuen azken minutuan, Aallak Danila So Delgadoren jaurtiketa urrundu zuen baina aldaratzea Wolfsek jaso zuen berdinketa lortzeko eta Elxentzat lidergoa mantentzeko. Jardunaldi horren ostean, hiru taldeek bost partidako bolada onarekin amaitu dute liga. Europako sailkapena eta aldeko kantxa faktorea ziurtatu beharreko xehetasun garrantzitsuak dira.
Eta orain, selekzioek hartuko dute protagonismoa. Maitane Etxeberria aste honetan Espainiarekin; hurrengoan Lituania eta Azerbajanen aurkako Europako Txapelketarako sailkatze partidek eta apirilaren 11tik 14ra arteko preolinpikoak (hiru argentinarrak ere joango dira). super amara Bera Bera eta gainontzeko taldeen prestaketan eragina izango dena. Gainera, larunbateko partida ez da erreferentzia izango apirilean.
Super amara Bera Berak jai egingo du martxoaren 28tik apirilaren 1era, eta harrobiko gizonezkoen talde baten eta Guerreras Iberdrola Ligako beste baten aurka lagunartekoren bat jokatzea aztertzen ari da.
Golegile nagusienak
Zenbakiei erreparatuta, super amara Bera Bera izan da golegilerik onena, 666 golekin, partidako 30 gol baino gehiago sartuta (30,27); 528 golekin (24 partidako), berriz, Elx, Porriño eta Malagaren atzetik gol gehien jaso den laugarren taldea izan da.
Fase erregularretik, taldearen koralitatearen barruan, Elke Karsten izan da taldeko golegile nagusia 79 golekin, ondoren Malena Cavo (75), Fernandes (69), Tchaptchet (60), Etxeberria (57), Arrojeria (55), Erauskin (48), Boada (46), Hernández (30), Arroyo (27), Menéndez (25), Loidi (21), Blanco (16), Louis (4) eta Urretabizkaia (2).
Silva eta Aalla atezainez gain, Arrojeria, Fernandes, Cavo, Tchapchet, Gavilan eta Lydia Blanco izan dira Imanol Alvarezek jokatzeko prest izan dituen jokalari bakarrak.