Bera Bera

Select your language

Erreginaren Koparen testuinguruan, Bera Bera Eskubaloiak ‘Irudi eta Eredu' izeneko ekimena jarri du martxan. Bost jokalariren bost esperientzia dira, lidergoa, protagonismoa, osasun mentala, kirola eta prestakuntza uztartzea eta tokiko balioa bezalako gaiak jorratuz.

Koparen helburua eskubaloia eta emakumeen determinazioa kirol munduan nabarmentzea eta ospatzea ere bada. Hau da, emakumeek beste emakume batzuk eta etorkizuneko belaunaldiak ikusi, inspiratu eta motibatu ahal izateko agertoki bat eskaintzea. Uste dugu garrantzitsua dela kirol-arloan erreferente femeninoak ikusaraztea eta emakumeek baldintza berdinetan parte hartzeko aukerak eskaintzea historikoki maskulinizatutako diziplinetan.

Horregatik, Alba Menéndezek lidergoari buruz hausnartu du; Elke Karstenek Argentinan erreferente gisa duen rola azaldu du; Maddi Aallak atezainen osasun mentalaren garrantzia azaldu du; Esther Arrojeriak nola uztartu ahal izan zituen elite kirola, ikasketak eta lana, eta June Loidik, berriz, bertakoaren balioa.

Elke Karstenek El Diario Vasco egunkariko instalazioetan egin zuen elkarrizketa. Eta larunbateko partida 'Irudi eta Eredu' norgehiagoka izango da.

Kabalak

Astean zehar 21. jardunaldia osatu zen Malaga, Elx eta Granollersen garaipenekin, Guerreras Ligako fase erregularreko azkena burutuko da larunbatean. Iberdrola ligan lider eta, ondorioz, European League-n 24-25 txartela eskuratuta oraindik zehazteke dago. Bigarrena ere kolokan –European Cup-en postua ziurtatuta – eta laugarren postutik seigarrenerak ere eragina izango luke play-offak osatzeko.

Partida guztiak 19etan jokatuko dria, play-offari begira ez dago ezer itxita, KH7 BM Granollers zazpigarren izango da eta Replasa Beti Onak zortzigarren baino ez. Atticgo BM Elche eta Conservas Orbe Rubensa Porriño dira helburuak betetzeko eskura dituztenak, inorri begiratu gabe. Liderrak Mecalia Atletico Guardes hartuko du, gaur egun bosgarren sailkatua, baina oraindik laugarren geratzeko aukerarekin. Leku horretan daude Ismael Martinezen galiziarrak. Bigarren sailkatua den Costa del Sol Malaga hartuko dute, eta ilizitanoen arteko estropezuaren zain daude lidertzara jauzi egiteko. super amara Bera Berak, berriz, Caja Rural Aula Valladolid hartuko du, laugarrena izan daitekeena Porriñok eta Guardesek galduz gero.

Bitxia bada ere, Aularen aurkako bi puntuekin, super amara Bera Berari Elx eta Guardesen arteko berdinketak balioko lioke lidergoan sartzeko, Malagak Porriñon lortutako emaitzaren zain egon gabe, berdinketa hirukoitzak eta Elxekin lortutako averageak mesede egiten diotelako. Malagarekin, aldiz, galduta dauka. Porriñori, berriz, laugarren postua bermatzeko bakarrik balio dio irabazteak, average-ak galduta dituelako Guardesekin eta Aularekin, eta hiruen artean berdinketa hirukoitza gertatuz gero, Guardes izango litzateke onuraduna, eta Aula bosgarren postura igoko litzateke. Guardesek Elxen berdintzea balioko luke laugarren izateko, Porriñok punturik lortzen ez badu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores