Bera Bera

Select your language

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako Goizane Álvarez foru diputatuak Tati Garmendiari Carmen Adarraga 2024 saria eman dio “eskubaloiko jokalari, entrenatzaile eta zuzendari gisa egindako ibilbide bikaina osatzeaz gain, kirolean berdintasuna sustatzeko eta emakumeen talentuaren alde egiteko konpromisoagatik ere, eliteko kirolarien lehiaketa-baldintzak duinduz”.

Gaur arratsaldean Kirol Etxean egindako ekitaldian, Goizane Álvarezek adierazi du “Tati Garmendiari egindako aitorpenak eta Carmen Adarragaren ondareak etorkizun bat eraikitzen jarraitzera bultzatzen gaituzte, non kirola pertsona guztientzako berdintasun, inklusio eta garapen pertsonalerako gune bat izango den”.

Tati Garmendiak, bere aldetik, eskertu egin nahi izan du saria, “ilusio handia egiten dit, jaso dudan bereziena da, lanez, pasioz, ahaleginez eta etengabeko ikaskuntzaz beteta dagoela uste dudalako”. “Eskubaloiaren eta Bera Beraren balioak ordezkatzen ditu, baina, batez ere, emakumeen kirolari garrantzia emateko aldarrikapena”.

Carmen Adarraga Sariaren helburua da sari tze a eta publikoki aitor tze a kirolean bideak irekiz eta berdintasunaren aldeko aldaketa eta eraldaketa sozialak eraginez beren jarrera edo ibilbidearengatik nabarmen tzen diren per tso na fisiko edo juridiko publiko edo pribatuen jarduna.

Sariaren bidez, per tso na horiek nabarmendu nahi dira, zeinak mugarri baitira kirolaren munduan nesken eta emakumeen beste belaunaldi batzuei bidea irekitzeko, pertsonak horiek zeinak, kirolaren bidez, emakume belaunaldi berriei eusten baitiete eta inspiratzen baitituzte, hartara gizarte bidezkoago, orekatuago eta askeago eraikitzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores