Bera Bera

Select your language

Motive.co Gijónen aurkako partidaren ondoren, Guerreras Iberdrola ligak geldialdi berri bat izango du, selekzioei utzitako astea dela eta, Espainiako junior eta senior taldeei eta Brasili eragiten diena. Ondorioz, super amara Bera Berako lau jokalari deitu dituzte hautatzaileek.

Horrenbestez, Ambros Martinek Maitane Etxeberria aukeratu du Ipar Mazedoniaren aurka bi partida jokatzeko, Skopjen otsailaren 29an (18etan) eta Lanzaroten martxoaren 3an (17etan). Partida horiek 2025eko Europako Txapelketarako balioko dute. Brasilek, aldiz. kontzentrazioa egingo du Lisboan eta bertan Mariane Fernandes izango da.

Bestalde, Joaquín Rocamora junior mailako hautatzaileak prestaketa bat egingo du Elxen Munduko Txapelketari begira, eta Lyndie Tchaptchet eta Carmen Arroyo deitu ditu.

Argazkia: Óscar Araujo

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores