Bera Bera

Select your language

super amara Bera Bera eta Replasa Beti Onak taldeetako jokalari Lyndie Tchaptchet eta Eider Hernández Lacturalen zuten hitzordua Guerreras Iberdrola Ligako 18. Jardunaldiari dagokion partida komentatze aldera.

Helburu ezberdinak diztuzten bi taldeak larunbatean 18etan emozio handiko norgehiagoka eskaintzea dute helburu, Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian ospatuko dena. Etxetik kanpo lau partidetan garaipenik lortu gabe (hiru berdinketa eta porrot bat) super amara Bera Bera bi puntuak behar ditu eta Replasa Beti Onakek, Xijonen irabazita, jaitsierako playoffa saihestu nahi du, horretarako puntu bakar batera duen Rocasa gainditu behar du.

Partida berezia da Lyndie Tchaptchetentzat, Beti Onakeko jokalari ohia “urduritasuna baino ilusio handia” duena. Pibota nafarrak uste du “lehen edo bigarren uholadean korrika egiteko gaitasuna erabakiorra izan daiteke”. Beti Onakeko alboko Eider Hernández eskatu du “jokuan disziplinatuak egon, beraiek oso ondo aprobetxatzen baitituzte egindako akatsak”.

Larunbatean Donostiatik autobusa irtengo da zaleekin. Partida aurretik, eguardian, Lacturale bisitatuko dute, eta Irurtzunen bazkaldu.

Paul Garaizarren argazkian: Lyndie Tchaptchet, Juanma Garro, Lacturaleko presidentea eta Eider Hernández 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores