super amara Bera Berako eskuin alboko jokalari Malena Cavok 24-25 denboraldirako kontratua ez berritzea erabaki du, Txapeldunen Ligako talde baten eskaintza dela medio.
2020-21 denboraldian iritsi zen Malena Cavo super amara Bera Berara, eta lau denboraldi egingo ditu talde donostiarrean. Bi Liga, Kopa bat eta bi Superkopa irabazi ditu argentinarrak, orain arte 97 partida jokatu dituelarik (74 Ligan, 10 Europan, 9 Kopan eta lau Superkopan).
super amara Bera Berak eskerrak eman dizkio Malena Cavori lau denboraldi hauetan egindako lanagatik eta inplikazioagatik, arrakastarik onena opa dio eta posizio hori berantolatzeko lanean ari da.