Ramón Rubial Fundazioaren Patronatuak aho batez erabaki du Bera Bera Eskubaloi atalari kirol-saria ematea bere 16. edizioan, “bere kirol-ibilbide sendoagatik”. Ramon Rubial Sarien banaketaren ekitaldia abenduaren 17an ospatuko da Bilboko Zabalgune eraikinean.
Epaimahaiaren ustez, halaber, Bera Bera eskubaloiko arrakastek “kirolaren esparrua gainditu dute, eta gizartearen eta kulturaren eredu bihurtu da”. Gainera, aintzat hartu du “emakumeen kirola sustatzen eta zabaltzen egindako ekarpena”.
Sari banaketa ekitaldian ere izango dira Bera Berarekin batera, Donostiako Aquariuma (Iraunkortasuna eta Ingurumenaren Defentsa), Acnur Euskadi (Elkartasuna eta Lankidetza), Rosa Villacastín (Komunikazioa), Ortzai (Kultura), Alfonso Santiago (Euskadiren Sustapena Munduan), Juan Luis Ibarra (Demokraziaren eta Askatasunaren Defentsa) eta Adrian Barbón (Balore Sozialisten Defentsa).
Eskubaloia Bera Berak eskerrak eman nahi dizkio Ramón Rubial Fundazioari aitortza honengatik, eta egungo gizartean beharrezkoak diren balioak zabaltzeko konpromisoa berretsi du.