Bera Bera

Select your language

Lehen zatiko defentsa lanari eta Erauskin eta Gavilanen golei esker, super amara Bera Berak tartea ireki du Zuazoren aurkako Euskal Kopa berria eskuratzeko (31-17), oraingoan, Zumaiako Lubaki kiroldegian, lepo zegoena.

Eta Erauskinek eta Gavilanek zutoinekin topo egin dute lehen jaurtiketetan. Ostean, Ermuko hegalekoak ez du huts egin eta Gonzalez gainditu du, kontraerasoan zein posizioan. Eta argentinarrak lezio bat eman du sei metroetan mugitzeko moduaz.

Zuazok, azken egunetan Permach eta Zaldua galdu dituena, Amilibia eta Molesekin berdindu du, baina Bera Beraren 6-0 defentsak bizkaitarren arteko lotura eragotzi du, korrika egiteko aukerak sortuz, Joseba Rodriguezek gelditu nahi zuen 6-0eko partziala finkatzeko aukera izan duelarik.

Nerea Gil eta Sanchez saiatu arren, hor zegoen Silva, jaurtiketak hegaletik gelditzeko. Lehen zati honetan, Alvarezek bere eserlekua mugitu du–Etxeberria, Fernandes, Karsten, Arroyo eta Tchaptchet bajak ziren – eta bigarren taldetik sartu dira Villarrubia –debuta egin duena lehen taldearekin–, Ruiz de Gauna eta Elene Vazquez. Atsedenaldian, 16-11 eta Lubakin bildutako ikusleen txalo zaparrada.

Bigarren zatian, partidak behera egin du erritmoan, baina super amara Bera Berak aldea handitu du Blancok kontraerasoan eta Loidik jaurtiketa bikoitzean sartutako golari esker (19-11).

Silva geldiezina zen, Loidik errepikatu du eta Zuazok bederatzigarren minutuan sartu du bere lehen gola, Amilibiak hegaletik (21-12). Puigbok lekua hartu du pibotean, baina Erauskinek gol ikusgarri bat utzi du, hegaletik zirkulatu eta baselinaz baloia saretara bidaliz.

Loidik penaltiz eta baselinaz, Gavilanek eta Ruiz de Gaunak, kontraerasoan, aldea handitu dute bigarren zatian (27-13). Hamar minuturen faltan, Alvarezek talde erdia baino gehiago aldatu zuen eta 5-1ekoa jarri du Arrojeriarekin. Hernandezek hegaletik sartutako bi gol eta Arrojeriaren jaurtiketa bat nabarmendu dira.

Partida honen ondoren, taldearen zati bat Euskadirekin joango da – ostiralean Berangon jokatuko dute Txileren aurka eta igandean Deustun, Lituaniaren aurka – eta Argentinarekin, Cavo, Gavilan eta Karstenekin ere, azken honek Munduko Txapelketa jokatzeko aukerak aztetuko dituena.

Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 31, Zuazo 17

Bera Bera 31 (16+15): Silva, Erauskin (7), Menéndez (2), Gavilan (6, 1p), Boada (1), Loidi (5, 1p) eta Blanco (2) – hasierako zazpikoa- Hernández (3, 1p), Arrojeria (2), Cavo (2), Villarrubia, Vázquez, Ruiz de Gauna (1) eta Aalla (o.a.).

Zuazo 17 (11+6): González, Amilibia (3), Gil (4), Puibgó (1), Sánchez (3, 1p), Zaballa eta Molés (3) – hasierako zazpikoa- García (1), Valero (3) eta Ezbida (o.a.)

Epaileak: Markel Rodríguez eta Jon Hurtado (euskaldunak)

Kanporatuak: Menéndez eta Loidi, super amaratik eta Molés, Zuazotik

Partzialak: 3-1, 6-5, 10-5, 12-7, 13-9, 16-11 – atsedenaldia- 18-11, 21-12, 25-13, 27-13, 30-14 eta 31-17

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores