super amara Bera Berak Lobas Global Atac Oviedo hartuko du bihar, larunbata, Gascan, 18etatik aurrera, Guerreras Iberdrola Ligako hamargarren jardunaldikari dagokion partidan. Alvarezek ziurtatu du Rocasaren aurka baino “jarrera ezberdina izango du taldeak”.
Gipuzkoarrak liderra dira Costa del Sol Malagarekin eta Atticgo BM Elxekin 16 punturekin berdinduta, eta postu horri eutsi nahi dio lehen itzulia amaitu arte, azaroaren 9an, Valladoliden. Baina bihar Oviedo izango da bisitari Gascan (Jorge Rodríguez eta Alejandro Núñez, andaluziarrak), “Motive.co Gijónen aurka gol bategatik eurentzat partida garratzitsua galtzetik datorren behealdeko taldea”. “Ez dakit zein aldarterekin etorriko diren, baina ezer galtzerik ez dutela ere bai, larrua utziko dutela pistan, ondorioz, dena dago gure esku”.
Imanol Alvarez kritikoa izan da joan den asteazkenean Telden jokatutako partidarekin. “Zapore ona dugu, sufritzen jakin eta amaierara arte eutsi genuelako, baina hasiera ez zen ona, ezin diogu horrelako partida bati horrela aurre egin, ez zen hasieran jarrera ona egon eta ez zuen askorako balio izan 5-1 defentsa sistemak”. Hala eta guztiz ere, eta Eldan gertatutakoa gogora ekarrita, Txileko Panamericanatik zetozen lau jokalarirekin partidaren nondik norakoak zein ziren jakinda, “suarekin jokatu arren, sufritzen jakin izan genuen eta partida aurrera atera genuen”.
Hori guztia dela eta, Alvarezek ziur da “bihar ez da verdina gertatuko”, eta Panamerikoan jokatu zutenak “hobeto egongo dira, atseden egun gehiago izan dituzte”.
Aurrean, aurkari zuzena den Elda Prestigioren aurka garaipen bat duen taldea, baina bost porrot jarraian dituena, azkena mingarria Gijonen aurka. Manolo Diaz entrenatzaileak ohorezko mailan eskarmentu duten jokalariak ditu, hala nola Aida Palicio, Elena Martínez, Torreira, Bego Otero eta etxetik kanpo estu jarri zituen Porriño (28-26) eta Beti Onak (32-28), besteak beste.