Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak astelehen arratsaldeko Gascan egiten duen ohiko saioa Realarekin egin du, futbolean selekzioek eragindako etenealdia dagoelako eta Bera Berak larunbaterako programatutako jardunaldia irailean jokatu zuen, izan ere, Txilen bihar hasiko den Panamerikanoan dira Cavo, Gavilán, Karsten eta Fernandes.

Bi taldeetako jokalariak sarritan elkar ikusi dute Gasca eta Zubietako harmailetan, oraingo honetan berriz pistan bat egin dute. Helburua, eskubaloira gertutatzea eta berezitasunak ezagutzera, hau da, baloi txikiago batera eta batez ere erabiltzen den erretxina, futbolarientzako arrotza.

Beroketan futbola ere protagonista izan arren, Imanol Álvarezek jolas batzu prestatu ditu eskubaloira gerturatzeko. Horien artean, bi taldeak nahastuta hiru marran jokatzeko, barreak eta lehia sortarazi dituenak.

Realeko jokalariek, oso inplikatuak, konfiantza hartu dute paseak egiteko ariketan, binaka kontraerasotan atera dira jaurtiketekin amaituta eta, ondoren, posizio ezberdinetatik gola egiten saiatu dira, batzuk beste batzu baino hobeto, hegaletik, albokoetik edo erditik eta azkenik sei metroetatik jauritzen beste ariketa bat burutu dute.

Ondorioz, arratsalde ezberdina eta dibertigarria.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores