Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berako lau jokalariak Txilera joan dira 2023ko Santiagoko Panamerikar Jokoetan parte hartzeko. Txapelketa honek 2024ko Pariseko Olinpiar Jokoetarako sarbidea emango dio txapeldunari bakarrik. Antza, Malena Cavo, Shula Gavilan eta Elke Karsten, Argentinarekin, Mariane Fernandesen Brasilen aurka neurtuko dira, urriaren 29ko finalera sartzeko faboritoak baitira.

Brasil eta Argentina bihar, urriak 24, Txileko Valparaisoko Viña del Mar-eko Kiroldegian lehiatuko dira, Santiagotik ordu eta erdira dagoena. B multzoan dauden brasildarrek debuta egingo dute Marizza Fariak zuzentzen duen Paraguairen aurka, 17,30etan (Donostiako orduan). La Garrak, A multzoan, Puerto Ricoren aurka jokatuko du (22,30etan).

Asteazkenean, Uruguai izango da Brasilen aurkaria (15etan) eta Txile, Argentinarena (22,30etan). Ostegunean, Brasilek Kubaren aurka jokatuko du (17,30etan) eta Argentinak Kanadaren aurka (22,30etan).

Multzo bakoitzeko bi selekzio sailkatuko dira urriaren 28an, larunbata, 22,30etan jokatuko diren finalerdietara; finala, berriz, 23,30etan izango da, eta brontzezko domina lortzeko partida, 21etan.

super amara Bera Berako lau jokalariek taldekideekin bat egingo dute Kanarietan, Rocasaren aurkako partidaren bezperan, azaroaren 1ean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores