Bera Bera

Select your language

Aparteko partida super amara Bera Berak gaur egin duena, Atticgo BM Elche txikiago eginez jokoaren ia arlo guztietan, orain arte Guerreras Iberdrola Liga honetan eskubaloirik onena egin duen taldea Esperanza Lag pistan (22-32) gainditzeko, mahai gainean kolpe bat emanez eta argi utziz aurten ere liga erregularra irabazteko borrokatuko duela.

Malagako porrotaren eta Porriñoren eta Eldaren aurka sortutako zalantzen ondoren, super amara Bera Bera elxetarrekiko sailkapenean bi garaipenera geratzeko arriskuan zegoen, Atticgo Elche taldeak andaluziarrak estreinako partida irabazi baitzuen. Alvarezek elxetarren dohainez ohartarazi zuen eta bere taldea erasoan fin ez zegoela onartzen ere, baina gaur partidurako prestatu duena bikain atera da.

Malagan ez bezala, Bera Bera partidan ondo sartu da eta ate aurrean asmatzen. Defentsa ilizitanoak albokoak presionatuko zituela jakinda, pibotearen lana erabakigarria zen eta hortik ireki du Tchapchetek markagailua. Baina Elxek So Delgadorekin erantzun du birritan, Loidik ezerezean utzi duen abantaila. Partidaren hasieran, erasoek defentsak gainditu dituzte, eta hori arraroa zen ilizitanoen eta donostiarren arteko norgehiagoketan. Partida joan den denboraldiko Kopako partidatik gertuago zegoen play-offetakoak baino. Aalla geldiketak egiten hasi da, baina aldaratzeak etxekoen aldera erori dira eta Elxek emaitza mantendu du Elke Karsten jokoan sartu den arte. Argentinarrak erasoko erakustaldia eman du, kanpotik jaurti, fintatu, barnerake egiten eta zazpi metroetatik bete-betean asmatuz (4/4).

Alvarezek hasieratik Loidi eta Tchaptchet erdian kokatu ditu, Etxeberria eta Karsten lagun, Cavo eta Arrojeria kanpoaldean eta Aalla, atezain. Defentsa-erasoko aldaketarik gabe, kontra-gola aprobetxatzeko, Elxek Van Zilj eta So Delgado albokoak sartu ditu erasoan Floresen eta Mendezen ordez. Lehen zatian, donostiarrak tartea ireki dute, Gavilanek (9-11), Karstenek (10-12) eta Menendezek sartutako golei esker (11-14) eta Aallaren (14 guztira) geldiketak medio.

Rocamorak partida gelditu du, defentsa moldatzen saiatu da baina Fernandesek Karsteni atseden emanez, bere lehen bi jaurtiketetan asmatu ditu (22 ': 11-16). Hala ere, bisitariak trabatu egin dira azken minutuetan, Elxek aprobetxatu ez duena, ezta ere Erauskinen kanporatzea. Silvak Mendezen jaurtiketa gelditu du zazpi metroetatik eta Etxeberriak, baloia loratu due, sei minutuko lehortea eteteko. Atsedenaldian, 14-17.

Bigarren zatian irteera erabakigarria izan da. Karstenek 30 bat metrotik ate hutsik zegoela sartu du, zazpi metroetatik ere bai, Van Ziljek ere urrutitik asmatu du, baina Karstenek Carraturen eskuadran jarri du baloia, Etxeberriak kontraerasoan jo du, eta Cavo barrura sartu da bere taldeari abantaila handiena emateko (16-23), Gainera Aallak bikain jarraitu du. Zati honen erdian, partziala 4-8koa zen, Etxeberriak ate hutsik zegoela sartutako golari esker (18-25).

Desabantaila izan arren, Atticgo BM Elche taldea partidan sartzen saiatu da. Rocamorak 7x6 jarri du 47. minutuan eta 3-2-1eko defentsa, Etxeberriak ederki irakurri duena zazpi metroak probokatuz. Baina Karstenek kolpe bat jaso zuenez, Loidi eta Arroyo zorterik gabe saiatu dira. Aallak bere burua aldarrikatu zuen eta, partidaren amaieran, bitxia bada ere, CB Elchek ematen duen partidako MVPa jaso du Ambros Martinen eskutik. Hautatzaileak ez du Munduko Txapelketarako 35eko aurreselekzioan sartu atezaina.

Partidaren amaieran Etxeberriak bi kontraeraso sartu ditu, Karstenen beste bi zazpi metro eta Gavilanen gol bat utzi ditu pibotean (22-32).

Ondorioz, denboraldiko lehen etenaldira –zazpi jokalari joango dira selekzioekin- super amara Bera Bera lider jarri da behin-behinean 12 punturekin (zazpi jardunaldi jokatu dituelko), baina garrantzitsuena da gaur arratsaldean Elxen utzitako sentsazio onak.

Fitxa teknikoa: Atticgo BM Elx 22, super amara Bera Bera 32

Atticgo BM Elx 22 (14+8): Morales, Do Nascimiento (2), Bernabé (3), Flores, Wolfs (4), Mendez, Oppedal (3) -hasierako zazpikoa- Van Zijl (4), So Delgado (2), Benítez, Gasco (1), Andreu, Guilabert, Zhukova (1), Abreu (2) eta Carratú (o.a.).

Bera Bera 32 (17+15): Aalla, Etxeberria (6), Cavo (4), Tchaptchet (1), Loidi (2), Karsten (10, 4p) eta Arrojeria (3) – hasierako zazpikoa- Gavilan (2), Arroyo, Fernandes (2), Boada (1p), Menéndez (1), Erauskin eta Silva (o.a.)

Epaileak: Oriol Álvarez eta Raúl Escoda, Kataluniako ikastetxea

Kanporatuak: Mendez, Flores eta Wolfs (Elx eta Arrojeria), Erauskin, Arroyo eta Imanol Álvarez (super amara Bera Bera)

Partzialak: 3-3, 6-7, 9-10, 11-14, 12-16, 13-17 – atsedenaldia- 15-21, 17-23, 18-25, 19-26, 19-29 eta 22-32

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores