Bera Bera

Select your language

Aurreko astean 10 urte bete zituen eskubaloiko elitean Maitane Etxeberriak, izan ere  2013ko irailaren 28an, Barakaldon, debuta egin zuen. Oraindik jubenil (16 urte eta 8 hilabete) sartu bezain laster egin zuen bere lehen gola eta beste bat amaieran egin zuen, markagailuan ageri dena baino estuago (20-25) izan zen norgehiagoka. Aste honetan, beste zenbaki biribil batera iritsiko da Lezoko hegalekoak, super amara Bera Berarekin bere 300. partidua jokatuko baitu asteazkenean Eldan.

2013ko irailean egin zuen debuta Bera Berako entrenatzaile gisa, Imanol Álvarez. Hilaren 4an izan zen, Gascan, Rocasaren aurkako Superkopa irabazita (25-24). Aulkitik zuzentzen zuen lehen partida ofiziala izan zen eta larunbatean, Conservas Orbe Rubensa Porriñoren aurka, 200ekoa.

Imanol Alvarezek Ligako 146 partidatan zuzendu du taldea, 28 Europan, 18 Kopan eta zortzi Superkopan (aurten bi partida sistema aldatuta). Europakoak honela banatzen dira: Txapeldunen Ligan, sei (2013ko multzoen fasea), Txapeldunen ligako atariko bi (2018-19 Lublinen), EHF Cup-ean 12 (2016-17ko multzoen fasea barne) eta European Leaguen, zortzi.

Donostiarren aulkian jokatutako 200 partiduetatik, Alvarezek 153 irabazi ditu (ligan, 124; Kopan, 15; bederatzi Europan eta bost Superkopan), hamar berdindu (zortzi Ligan eta bi Europan) eta 37 galdu (14 Ligan, hiruna Kopan eta Superkopan eta 17, Europan). Eta bitxikeria gisa, pandemiak Imanol Alvarez birritan aulkian esertzea eragotzi zion, bata Puerto del Carmenen eta bestea Sagunton, Morvedreren aurka. Bietan, Alex Noguesek, bere bigarrenak, taldea zuzendu zuen.

Alvarez da Bera Beran partida gehien jokatu dituen bigarren entrenatzailea, Reyes Carrereren atzetik (347).

Etxeberria, 300

Bestalde, hamar urte hauetan, elitean lehiatuz, Maitane Etxeberriak 30 partida jokatu ditu urtean batez beste. 2017-18 denboraldian lan karga oparoena izan da, 35 partida jokatu baitzituen. Super amara Bera Berak 42 partida jokatu zituen hurrengoan, baina Etxeberriak min hartu zuen hatz batean Bietigheim alemaniarraren aurkako Txapeldunen ligako atariko lehen partidan, Lublinen (Polonia), eta denboraldiaren lehen zatia galdu zuen, horien artean Q3 Hungariako Dunaujvarosen aurka eta Frantziako 2018ko Europako Txapelketa. Hori bai, orduko EHF Cup-eko multzoen faseko sei partidak jokatu ahal izan zituen.

Partida gutxien izan zituen denboraldia (20) 2019-20koa izan zen, Covid 19ko pandemiaren ondorioz Liga bertan behera geratu zelako.

Beraz, Etxeberriak 300. partida jokatuko ditu asteazkenean, honela banatuta: 221 Ligan, 34 Europan, 34 Europan eta hamar Superkopa (aurten, bi partida). Gainera, gipuzkoarra bost deialditan egon zen Bera Berarekin: bat Txapeldunen Ligan eta bat Txapeldunen Ligako atarikoan, bi Ligan, Superkopa bat, gehienak Barakaldon debutatu aurretik. Ibilbide honetan 747 gol egin ditu (572 Ligan, 75 Europan, 70 Kopan eta 30 Superkopan).

Bera Berarekin debuta egin aurretik, Etxeberria Espainiako etorkizun selekzioak deitu zuen zortzi partidatan, 18 jubenilekin eta 2014ko otsailean Alcobendaseko Kopan egindako lan bikainaren ondoren, Junior Mailako selekzioak deitu zuen (38 partida). 2017ko martxoan egin zuen debuta Guerreras taldearekin, eta 74 partida jokatu ditu orain arte.

Bitxia bada ere, biek egingo dute asteazkenean debuta Eldan, plaza historikoan, izan ere Bera Berak 20 aldiz jokatu du bertan, hiru garaipen lortu zuelarik bakarrik eta berdinketa bat. Elda Prestigiok Ligako lau titulu, Kopako bi eta Superkopa bi lortu zituen 1998-99 denboralditik azken aldiz parte hartu zuen arte (2011-12).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores