Bera Bera

Select your language

Jardunaldia atzo jokatu zuenez, super amara Bera Bera gaur itzuliko da Malagatik, bihar Gascan entrenatuko da, larunbata librea izango du, igandetik aurrera hurrengo erronka prestatzen hasiko delarik: 12 egunetan lau partida, irailaren 26tik urriaren 7ra bitartean, alegia.

Pariseko Joku Olinpikoetarako sailkatze fasea denez, Joku Panamerikanoetan partehartzerik izango dute jokalariak derrigorrez. Ondorioz Karsten, Cavo, Gavilán eta Fernandes jokalariek Xixongo partida galduko lukete. super amara Bera Berak Motive.co Gijon taldeari urriaren 28ko partida aldatzea eskatu zion, asturiarrek onartu zuena eta Bera Berak eskertzen duena. Hortaz, data hoberik ezean, irailaren 26an jokatuko da norgehiagoka (19etan). Motive.Gijon taldeak Porriño bisitatuko du ostiralean.

Xixonetik bueltan, super amara Bera Berak Conservas Orbe Rubensa Porriño hartuko du Gascan irailaren 30ean (18etan) eta hurrengo astean Alacantera abiatuko da, 2. Jardunaldiko partida berreskuratze aldera, hau da, Elda Prestigioren aurka jokatuko du urriaren 4n (20etan) eta Elxen urriaren 7an (18,30etan, Teledeporte).

Ligako lau partida hauen ostean eta zazpi jardunaldi osaturik, super amara Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligako lehen etenaldira iritsiko da, hainbat selekzioek sailkatze faseak edo prestaketak dituztelako. Lehiaketara urriaren 21ean itzuliko da Gascan Replasa Beti Onak (18etan) hartuz. Hemen izango dira internazionalak: Karsten, Cavo, Gavilán eta Mariane Fernandes Txilera Joan aurretik. Panamerikanoa jokatu ostean jokalariek Kanarietara joango dira zuzenean azaroaren 1ean minutu batzu jokatzeko Rocasaren aurka.  

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores