Bera Bera

Select your language

Costa del Sol Malagak igandean Larviken Europako partadari ekingo dionez, super amara Bera Berak El Carranque bisitatuko du bihar, asteazkena (20etan, streaming), Guerreras Iberdrola Ligako laugarren jardunaldiari dagokion partidan (Oyarzun eta Zaragueta, nafarrak).

super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek komunikabideak artatu ditu gaur goizean. “Gol-tarte gutxiko partida” espero duela onartu du, “norgehiagoka parekatua eta lehiatua”. “Gure arteko azken partidak berdinduak izan dira, gogorra zelaian, baina kiroltasun handikoa. Malagak oso ondo fitxatu du eta egunetik egunera talde arriskutsuagoa izango da”.

Superkopari buruz galdetuta, Alvarezek zehaztu du “lan bera eginez gal genezakeen. Irabazten duzunean, burua hotz eduki behar duzu, egin dituzun gauza onak eta txarrak aztertu eta galtzen duzunean, berriz, egindako onak ere baloratu behar dira”.

Gai taktikoei dagokienez, super amara Bera Berako entrenatzaileak “aldaketaren bat aurreikusen du bi taldeek ezker muturrean ditugun bajengatik”. Louisi bihar egingo zaio ezker belaunean erresonantzia, lesioa zehazte aldera eta larunbatean jokatu ez zuen Hernandez atzo 50 minutuz entrenatu zen. Ildo horretan, “baloratu behar dugu ondo gaudenean une batetik bestera egoera aldatu daitekeelako”.

Alvarezek aitortu du “taldea ez dela asko motibatu behar. Badaki zer lan egitea egokituko zaion, nola atera jokatzera, gure gainetik pasa daitekeen aurkaria baita”. Eta partida garrantzitsua dela uste du, “Malagarekin liga erregularraren posizioa zehaztu dezakeelako”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores