Donostiako Udalak harrera egin dio super amara Bera Berari irailaren 9an Iberiar Superkopa irabazteagatik. Bertan, Eneko Goia alkatea eta Iñaki Gabarain, Kiroletako zinegotzia eta udal talde guztietako hainbat ordezkari izan ziren.
Donostiako alkate Eneko Goiak Alba Menendez taldearen kapitainari eta Imanol Alvarez entrenatzaileari oroigarria eman die eta taldea zoriondu du lorpenagatik.