super amara Bera Berak Summer BAG txapelketako bere bosgarren finala jokatuko du, oraingoan, Caja Rural Aula Valladolid 31-30 gaindituta, Alice Fernandes Silvaren bigarren zati bikainari esker (hamar geldiketa) eta Malena Cavoren eraginkortasunari esker (sei gol), amaierara arte partida estu batean. Silvak berdinketa saihestu du Jimena Lagunaren jaurtiketa, defentsak lagunduta.
Beroak bero, bi taldeak intentsitate eta abiadurarekin hasi dira, batez ere Caja Rural Aula Valladolid, O 'Mullony eta Luciorekin kontraerasoak aprobetxatuz. Etxeberriak birritan berdindu du eta Arroyoren kanporaketak lana erraztu die, Aallak hiru geldiketa egin arren. super amara Bera Berak, aldiz, Sanz eta zutoinekin talka egin du –Boada, Etxeberria eta Tchaptchet-. Arrojeriaren sarrerarekin, donostiarrek hutsune gehiago aurkitu dituzte, baina ez dute asmatu Sanzen aurrean.
Silvak penaltia gelditu du, Loidik eta Erauskinek aldeak murriztu dituzte, defentsak gora egin zuen intentsitatean, haler Blancok gola sartu du hegaletik, Gavilanek Boadak sartutako penaltia behartu du (19 ': 8-9) eta Hernandezek, berdinketa lortzeaz gain, Romeroren kanporatzea lortu du. Baina gipuzkoarrek ez dute aprobetxatu. Blancok arnasa eman di bere taldeari baselina batekin, Aallak Teresa Alvarezen jaurtiketa gelditu du baina Hernandezek ez du kontraerasoa gauzatu eta Enma Alvarezek penaltiz tartea ireki du (23 ': 9-11).
Fernandes sartu da, Boadak zazpi metroetatik errepikatu du, Menendezek Fernandes ikusi du, kapitainak Erauskinen pase azkarra aprobetxatu du eta Tchaptchetek berdinketa lortu du. Bergarak pibotetik sartu du gola, Fernandesek kontraerasoan erantzun dio eta azken jabetzan, Peñasen hutsunearen ondoren, Tellezen jaurtiketan ezerezean gelditu da. Atsedenaldian (14-14).
Bigarren zatia joan-etorr etengabea izan da. Fernandesek Bera Bera aurreratu du, baina Aulak 0-3ko partzialarekin erantzun dio Enma Alvarez, Santos eta O 'Mullonyren golei esker. Alvarezen taldeari berriz partida iraultzea tokatu zaio, lehen zatian bezala eta aurredenboraldian bezala. Fernandes eta Tchaptchet izan dira giltzarri. Gainera, Silvak atepean erantzun du eta bigarren zatian, pibota nafarrak aurretik jarri du Bera Bera (42 ': 22-21). Baina Aulak ez du amore eman eta berdinketa lortu du Tchaptcheti eta Louisen kontraerasoari esker donostiarrak aurretik jarri diren bakoitzean.
Gainera, Enma Alvarezen golari esker Caja Rural Aula Valladolid aurretik jarri da (23-24). Cavok berdinketa lortu du eta argentinarren show-a hasi da, Robles gaindituz (29-28) eta Silvak birritan eragotzi du berdinketa, Cavok 30-28koa jarri du eta Gavilanek Bera Bera hurbildu du finalara baina Aulak, hamar segundoren faltan, berdinketa lortzeko baloia izan du, baina defentsaren eta Silvaren artean eragotzi egin dute.
Hortaz, super amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardes izango du aurkari, Rocasa 22-21 gainditu ostean. Finala, 20,30etan hasiko da Villacelaman
Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 31, Caja Rural Aula Valladolid 30
Bera Bera 31 (14+17): Aalla, Etxeberria (2), Cavo (6), Arroyo (1), Boada (4, 3p), Tchaptchet (5) eta Louis (2) – hasierako zazpikoa- Arrojeria (1), Loidi (1), Erauskin (1), Hernández (1), Gavilán (1), Fernandes (5), Menéndez (1) eta Silva (o.a.)
Caja Rural Aula Valladolid 30 (14+16): Sanz, Lucio (1), O 'Mullony (6), Santos (4), E. Álvarez (6), Laguna (3), Moreno – hasierako zazpikoa- González de Garibay (2), Téllez (1), T. Álvarez, Blanco (3), Botella (1), De las Moras (1) Bergara (2) eta Robles (o.a.)
Epaileak: Pablo Castellanos eta Rubén Garcia (Leon)
Kanporatuak: Arroyo, Gavilan (super amara Bera Bera) eta Tellez eta Romero (Aula)
Partzialak: 2-2, 4-6, 5-8, 9-8, 10-12, 14-14 – atsedenaldia- 16-18, 18-18, 22-22, 25-25, 28-28 eta 31-30