Eider Tapia, pibota irundarra, 2023-24 denboraldian Aiala Zarautzi utzita jokatuko du, halere ez du super amara Bera Berarekin kontakturik galduko, Donostian astean bi aldiz entrenatuko delako.
Iazko denboraldian Eider Tapia Euskal Ligako Lacturale Bera Bera jubenil taldearekin aritu zen, halere, Guerreras Iberdrola Ligarekin debutatzeko aukera ere izan zuen. Ligako lehen partidan, Costa del Sol Málaga taldearen aurka deialdian sartu zen eta Granollersen egin zuen debuta 2022ko irailaren 10ean, non gainera lehen gola sartu zuen. Horrez gain, Ligako beste hiru partida jokatu zituen. Euskadirekin, Espainiako Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen eta junior mailako internazionala izan da, Lituanian Championship eskuratuz, Lyndie Tchaptchet eta Carmen Arroyorekin.
Bi taldeek onurak ikusten dituzte. Eider Tapia Zilarrezko mailan arituko delako eta Aiala Zarautzek baliabide on bat gehituko du Urrezko mailara igotzeko ahaldeginetan. Akordio honen bidez, astean bitan entrenatuko da Eider Tapia Donostian eta super amara Bera Bera, behar izanez gero, lehen plantillan lesio larri batean aurrean esate baterako, jokalariaren itzulera eskatuko luke.
Argazkia: Sergio Cubero