Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak zazpi metroetatik galdu du Leopard 's Cupeko finala Merignacen aurka (35-37, 33-33 amaieran), partida osoan atzetik egonda eta 20 segundoren faltan Boadari abantaila eman ondoren eta azken erasoan, bi kanporatuta, defentsa bikaina egin arren, Sissokoren jaurtiketak, ukituta, sarean bukatu den, partida zazpi metrora eramateko, non frantziarrek lau gol sartu dituzten eta gipuzkoarrek bi bakarrik.

Ez da partida ona izan, baina super amara Bera Berak Merignac estutu du, sinetsita eta  azken minutuetan, finala irabazteko aukera ere izan du.

Imanol Alvarezek Tchaptchet eta Arroyo jarri ditu hasieratik defentsaren erdian, Etxeberria eta Hernandez lagun, Cavo eta Boada hegaletan eta Aalla atezain. Kataluniarrak taldea zuzendu du lehen minutuetan, Etxeberriak ederki asmatu du, baina Arroyok eta Tchaptchetek ez, eta Merignacek abantaila hartu du (3 ': 1-4 – bera bera, etxeko taldea), nahiz eta Aallak hiru geldiketa egin. Etxeberria kanporatua izan da, baina ez zuen eraginik izan markagailuan.

Aallak penaltia gelditu du, Arroyo barneraketa egin du, Hernandezek lapurtu du, Cavok besoa askatu du eta super amara Bera Bera partidan sartu da (8 ': 3-5). Defentsa hobeto zegoen, Cavok berea egin zuen eta Tcheptchetek berdinketa lortu zuen, baina Merignacek aurrea hartu zuen berriro.

Arrojeria, Erauskin eta Gavilán sartu dira, Usurbilgoa eskuinaldean. Eta pixka bat geroago, Loidi – dagoeneko osatua –, Fernandes eta Louis. Arrojeria kanporatua izan ondoren itzuli da Cavo eta Boada sartu da (14 ': 6-8). Dazet kanporatua zen, baina Fernandesek eta Louisek ez dute asmatu Le Borgne atezainaren aurrean. Aallak erantzun du, baina zazpi metro adierazi dute, Texierrek ondo gauzatuak (19 ': 7-11). Baloia ez zen sei metrotara iristen defentsa frantziarraren mugikortasunaren ondorioz eta Merignacen kontraerasoaren ondoren, Alvarezek partida gelditu du. Erauskinek Le Bogne atezainarekin topo egin du, eta Fernandes izan da partziala hautsi zuena. Hala ere, erasoan izandako beste galera baten ondorioz, Merignacek Sissokorekiko errenta berreskuratu du.

Ez zen eguna erasoan, ezta bat gehiagorekin ere. Beste galera bat eta kontraerasoaz gain Arrojeria bigarren aldiz kanpoatu dute, kexatu egin arren. Zabalak Sissoko gelditu du, Boadak bere hirugarren zazpi metroak gauzatu ditu baina errentak bere horretan jarraitu du (25 ': 10-14). Arrojeria, Etxeberria eta Cavo itzuli dira. Hegalekoa eta Tchaptchetek aldea murriztu dute, Zabala luzatu egin da eta Arrojeria berak dakien bezala sartu da (27 ': 13-15). Zabalak berriro urrundu du Sissoko, Arroyo itzuli da eta Tchapchetek zazpi metroak behartu ditu, baina oraingoan Boadak ez du asmatu Le Bogneren aurrean. Azken minutuetan, kontra-gol leku batean eta besteab eta atsedenaldian (14-17), zalantzekin baina partidari lekua hartu izanaren sentsazioarekin.

Bigarren zatian, Loidik eta Tchaptchetek erdialdea osatzen dute, Arroyo eta Etxeberria lagun, Cavo eta Hernandez hegaletan eta Zabala atezain. Etxeberriak, kontraerasoan, gola sartu du, baina Boadak ezin zazpi metroetatik. Loidi kanpora bidali du jaurtiketa, Etxeberriak korrika egiteko aukera izan du berriro (34 ': 16-18), Zabalak Kibuey gelditu du, baina ez Texier. Tchaptchetek erantzun egin du eta Hernandezek 18-19 jarri du.

Menendezek arnasa eman dio Loidiri, Tchaptchet buelta eman du bikain, baina Merignacek erantzun egin du. Gavilan eta Aalla sartu dira, Menendez kanporatua izan da eta frantziarrek berriro arnasa hartu dute (41 ': 19-22) eta Dazetek bat gehiago zirela aprobetxatu du. Hernandezek asmatu egin du Louisek ordezkatu aurretik, eta Gavilanek bi goletara jarri du pibotetik super amarara bi alditan. Merignacek ere asmatu du eta Alvarezek partida gelditu du (44 ': 22-25).

Fernandes trebe aritu zen aldaratzean, Sissokok ere asmatu du, hegaleko brasildarrak kanpoko gola sartu du oraingoan eta Aallak Merignacen saiakera gelditu du. Arrojeria eta Erauskin sartu dira Cavo eta Etxeberriaren ordez. Fernandesek Gavilan ikusi du, baina argentinarrak ezin izan du Le Bogne gainditu. Epaileek baliorik gabe utzi dute Arroyoren gola, baina Boadak barnerakta egiin du donostiarrak gol bakar bat jartzeko. Merignacek berriro tartea ireki du, Tchaptchet sartu da, Louisek baloia lapurtu du Arrojeria sar zedin (52 ': 27-29). Erauskinek Le Bognerekin topo egin zuen berriro. Borgek birritan sartu ditu gola, Boadak, Fernandesek eta Tchaptchetek erantzun diotelarik. Aallak gelditu egin du Merigancen saiakera eta Arrojeriak berak berdinketa lortzeko egin zuen penaltia behartu du (31-31) hiru minuturen faltan. Aallak Sissoko urrundu du eta ondoren Texierren penaltiak, Arrojeriak 32-31koa jarri du txartel gorria ikusi aurretik, hirugarren kanporatzea izan baitzen, berriz ere eztabaidatua. Cavo sartu da, Alvarezek 30 segundo falta zirela hutsartea eskatu du eta joko geldiaoren ertzean eta bat gutxiago, Boada sei metrotan kokatu da baina Merignacen azken baloia ere sareetara iritsi da.

Hurrengo partida abuztuaren 25ean izango da, ostiralean (18,30etan), Caja Rural Aula Valladoliden aurka, Villacelaman, Summer BAG 2023a hartuko duen Leongo udalerrian.

Fitxa: Super amara Bera Bera 35 (16+17+2): Aalla, Etxeberria (5), Cavo (2), Tchaptchet (5), Boada (7, 3p), Arroyo (1) eta Hernández (2) – hasierako zazpikoa- Louis (1p), Fernandes (6, 1p), Gavilán (2), Menéndez, Erauskin, Arrojeria (4, 1p), Loidi, Vázquez eta Zabala (o.a.).

Partzialak: 1-4, 5-5, 6-9, 7-12, 9-14, 14-17 – atsedenaldia- 16-18, 19-21, 22-25, 26-28, 29-31 eta 33-33. Zazpi metroak: 35-27

Kanporatuak: Arrojeria (3), Etxeberria, Menéndez eta Arroyo

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores